Prentsa Aretoa
Berriak
2023/12/11
Euskadiko Hauteskundeetarako proposamena bidali die EBBk alderdikideei: Imanol Pradales eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarirako eta Eusko Legebiltzarreko presidenterako hautagaiak
EAJ-PNVk bere barne hauteskunde prozesuaren lehen hautespen aldiari helduko dio gaurtik aurrera; adierazteko eta bozkatzeko eskubidea izango dute alderdikide guztiek urtarrilaren 27an bukatuko den prozesu honetan
EBBren proposamena. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak
PROPUESTA / PROPOSAMENA - 2023/12/11
Euzkadi Buru Batzarrak gaur arratsaldean bertan bere alderdikideei bidali die Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan EAEko hiru Lurraldeetan EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak osatzeko hautagaien proposamena, alfabetoaren araberako hurrenkeran zerrendatuta. Proposamen honetan EBBk Imanol Pradales Gil proposatzen du Lehendakarirako hautagai eta Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko presidenterako. EAEko hiru Herrialde Buru Batzarrei entzun ondoren, EBBk abian jarri du dagoeneko bere barne hauteskunde prozesua, zeinetan alderdikide jeltzale guztiak hautagaiak proposatzera eta aukeratzera deituak izango diren. Prozesu hau urtarrilaren 27an amaituko da, egun horretan egingo baita Ezohiko Aberri Batzarra, ateratzeko hurrenkeran zerrendatutako hautagaiek osatuko duten behin betiko zerrenda onesteko.
Gaur ere, EBBk alderdikideen barne erakundeei bidali die ekainaren 9an egingo diren Europako Hauteskundeetarako hautagaitzak osatzeko proposatzen dituen 32 pertsonen zerrenda. Datorren urtarrilaren 27an egingo den Aberri Batzarrarekin amaituko den barne prozesuan alderdikide guztiek izango dute zerrenda honetan hautagai gehiago sartzeko aukera.
Barne egutegi honetan jasotzen diren egun esanguratsuenak ondorengoak dira:
Abenduaren 11tik 24ra bitartean, lehen hautespen aldia egingo da Uri Erakundeetan, non alderdikideek, EBBk proposatutako pertsonak abalatu edo baztertu ahal izango baitituzte eta, horrekin batera, hauteskundeetarako zerrendak osatzeko hautagai berriak proposatu ahal izango dituzte. Prozesuan jarraitu ahal izango dute gutxienez hiru Uri Erakunderen babesa jasoko duten alderdikideek.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 3ra bitartean, Aberri Berme eta Zaingo Batzordeak osatu eta Uri Erakundeei bidaliko dizkie bigarren hautespen aldira igaroko diren hautagaien zerrendak.
Urtarrilaren 4tik 14ra bitartean Uri Erakundeetan egingo da bigarren hautespen aldia, non 25 hautagai titular eta 5 ordezko aukeratuko baitira lurralde bakoitzeko. Bozketa hauen emaitzekin, Uri Erakundeek, beren ahaldunen bidez, aginduzko manamendua eramango dute dagokien Herrialde Batzarretara. Batzar hauek urtarrilaren 15etik 19ra bitartean egingo dira eta aukeratu egingo dituzte lurralde historiko bakoitzetik EAJ-PNVk Euskadiko Hauteskundeetara eramango dituen zerrendak osatzeko 30 pertsonak.
EBBk, Herrialde Batzar hauetako bozketen emaitzak jaso ondoren, hautagaien behin betiko hurrenkera erabakiko du indarrean dauden legeetan jasotzen diren baldintzak betez, eta behin betiko proposamena Aberri Batzarrari aurkeztuko dio urtarrilaren 27an, onets dezan. Zerrenda hori izango da, azken finean, EAJ-PNVk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik hauteskundeetara eramango duena.
Idazki honi erantsita doa Euzkadi Buru Batzarraren proposamena
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25