Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2023/12/25

Aitor Estebanek Felipe VI.ari gogoratu dio euskal nazioa badela eta “batasuna borondatean oinarritzen dela”

Euskal Taldearen bozeramaileak Sabin Etxean gaur eman duen prentsaurrean baloratu du Estatuko buruak atzo “PSOE, PP eta Vox” alderdiei zuzenduta egin zuen diskurtsoa, “denbora guztian” Konstituzioaz hitz egin baitzuen, zeina EAEko errolda osoaren %30ek baino ez baitzuten onetsi

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Erregeak jarraitzen du nazio bakarraz hitz egiten. Ez du keinurik egiten Konstituzioa auzitan jartzen dugunontzat. Guk esan behar dugu hemen nazio bat dela, euskal nazioa. Ezberdina; ez hobeagoa ezta txarragoa ere. Espainiar Estatuan ez baitago nazio bakar bat”. Hala erantzun dio Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Felipe VI.ak atzo eman zuen diskurtsoari.

Sabin Etxean eman den prentsaurrean, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri ditu Estatuko buruak atzo Espainiako batasunaz etengabe eginiko iruzkinak eta ildo beretik gogoratu nahi izan dionez “batasuna borondatean oinarritzen da”. Jarraian deitoratu duenez “borondate hau neurtu nahi izan den guztietan, ezin izan da gauzatu”, eta ziurtatu duenez “askotan talde politiko handiek Konstituzioa interpretatzen dute ate bat ixteko giltza balitz bezala; baina errealitatean, testuaren zati bat nahiko malgua da adostasunetara iristeko bideratzaile gisa”. Espainiako Konstituzioarekin jarraituz, Felipe VI.ak etengabe aipatu zuela nabarmenduz, Estebanek gogoratu du “Konstituzioa EAEko erroldaren %30ek baino ez zutela onetsi”.

Azkenik, Estebanek esan du atzoko mezua “PSOE, PP eta Vox alderdientzat egin zela, eta ez euskal abertzaleentzat”, eta kritikatu du Felipe VI.ak egin zuen “diskurtso lausoa”, “erantzukizuna” eskatu baitzuen Estatuko erakunde bakoitza koka dadin `Konstituzioaren arabera dagokion tokian´. “Horrek zalantza gehiago eragiten dizkit, zure iritziak zein diren argi utzi baino”, esan du Estebanek, eta jarraian galdetu du Botere Judizialaren berritzeaz aritu ote zen”, epaileak politikaren arloan sartu izanaz edo Kongresua amnistia onartzekotan egoteaz”.

Next Euskadi