Prentsa Aretoa
Berriak
2024/01/07
Ortuzar, Europako Parlamentuaren Hemizikloan izango den Global Europe Forumean parte hartuko duen EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru izango da
Mikel Burzako burukidea, Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatua eta EAJ-PNVren barne prozesuaren bigarren itzulian Lehendakarigai bakarra izan den Imanol Pradalesek osatuko dute jeltzaleen ordezkaritza, Europako hainbat Estatuburu, Lehen Ministro eta Europar Komisario Bruselan bilduko dituen bileran
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, izango da EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru, datorren asteartean, urtarrilak 9, Bruselan izango den "Global Europe Forum" ekitaldian. Renew Europe-k, Europako Parlamentuaren hirugarren talde garrantzitsuenak, antolatzen du ekitaldia, eta alderdi jeltzalea talde horren baita dago."Europa Globala Nazioarteko Krisi Anitzen aurrean" izenburupean, "Global Europe Forum"en edizio berri hau asteartean burutuko da, 15:00etatik aurrera, Europako Parlamentuaren Bruselako hemizikloan. Bertan, Europako hainbat Estatuburu, Lehen Ministro, Komisario eta Europar Diputatuk hartuko dute parte, baita “Renew Europe” osatzen duten 25 Estatutako 40 alderdi politiko baino gehiagoren ordezkariek, iritzi-liderrek eta kazetariek.
Jeltzaleen ordezkaritza Mikel Burzako Euzkadi Buru Batzarreko Kanpo Harremanetarako burukidea, Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatua; eta Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Bizkaiko foru diputatua eta 2024ko euskal hauteskundeetan lehendakarigai izateko EAJ-PNVren barne prozesuaren bigarren itzulira igaro den afiliatu bakarra osatuko dute.
Stéphane Séjournék, Renew Europe-ko presidenteak, irekiko du "Global Europe Forum", eta, besteak beste, Nikolai Denkov Bulgariako lehen ministroak, Olga Stefanishyna Ukrainako Integrazio Euroatlantikoko lehen ministrordeak, Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteorde exekutiboak eta Thierry Breton Europako Barne Merkatuko komisarioak ere parte hartuko dute. EAJ-PNVren ordezkaritzak hitz egiteko txanda izango du goi-bileran.
Tentsio ekonomiko gero eta handiagoek eta nazioarteko krisien azkenaldiko areagotzeak (Israelen eta Hamasen arteko gatazka edo Errusiak Ukraina legez kanpo inbaditzea, kasu) agerian uzten dute Europar Batasun geopolitikoago baten erantzun bateratu eta koordinatu baten premiazko beharra. Renew Europe-ren "Global Europe Forum" ek aukera paregabea eskainiko du EBk agertoki globalean jarduteko duen gaitasuna hobetzeko zer estrategia behar den eztabaidatzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25