Prentsa Aretoa
Berriak
2024/01/13
EAJ-PNVk Sánchezen Gobernua premiatu du inbestidurarako adostu ziren akordioak betetzera, legegintzaldiko lehen hilabeteetarako hitzemandako transferentzietatik hasita
Usansolo udalerri sortu berritik Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Exekutiboari erreklamatu dio talde jeltzalea Madrilen erakusten ari den “leialtasun eta asmo berberarekin aritzea”
“Pédro Sánchezen Gobernua premiatzen dugu inbestidurarako akordioan EAJ-PNVrekin hitzemandako konpromiso guztiak betetzen jarraitzera, eta bereziki esandako akordioa betez hurrengo asteotan gauzatu beharko diren hiru transferentziak: Trenbideak, Atzerriko Tituluen homologazio eta baliozkotzea eta Harrera”. Hauxe izan da Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur Pedro Sánchezi bidali nahi izan dion mezua, Usansolo udalerri eratu berritik. Estebanek aldarrikatu nahi izan du legealdiko lehen hilabete hauetatik “argi” geratu dela EAJ-PNV “erantzukizunez, leialtasunez eta asmo handiekin” ari dela , eta berdin jokatzea eskatu dio Exekutibo zentralari.
Esteban Usansoloko Unkina Plazan izan da Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentearekin, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanoberekin, Azpiegitura eta Lurraldearen Garapenerako diputatu Imanol Pradalesekin, Bizkaiko senatari Nerea Ahedorekin eta Iñigo Bilbao Usansoloko Uri Buru Batzar jeltzalearen presidentearekin, Bizkaiko 113. udalerriko alderdikide ugari ere bertan izan direla. Usansolo joan den abenduan izan zen inskribatua Toki Erakundeen Erregistroan, Euskal Taldeak Gobernu zentralari Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean gutxieneko biztanleria-atalasea 4.000 biztanleraino jaistea eta udalerri independente bihurtzea erabaki ondoren. Ildo beretik, bozeramaile jeltzaleak ziurtatu du talde jeltzaleak “poz handiarekin” hartu duela denbora eta era egokian bete izana Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidentearen eta Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek inbestidurarako izenpetu zuten akordioan jasotzen den puntu hau.
Hedabideak aurrean izan dituela, Estebanek txalotu egin du EAJ-PNVk Espainiako Gobernuarekin lortutako beste akordio batzuk bete izana, hala nola, industriarako txanda-kontratua luzatzea, bankuei eta energiari ezarritako zerga berriak ituntzea edo pizgarriak ezartzea trantsizio ekologikoan egindako inbertsio estrategikoengatik. Euskal hitzarmenen nagusitasunari dagokionez, Espainiako Gobernuak jeltzaleen aurrean hartu zuen beste konpromiso bat, joan den asteazkenean bertan behera geratu zena, lan-arloko lege-dekretua baliozkotu ez zenez geroztik, Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du berak "uste osoa" duela Sanchezen Gobernuak puntu hori lan-arloko hurrengo lege-aldaketan jasoko duela.
Azkenik, Estebanek berretsi du EAJ-PNVk Pedro Sanchezi dei egiten diola Lege-dekretua bezalako figura "ezohiko" bat erabiltzeari uzteko. "Hau ezin da dekretuka aritzeko legegintzaldia izan, elkarrizketaren legegintzaldia baizik", eskatu du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25