Prentsa Aretoa
Berriak
2024/02/08
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari erreklamatu dio berriz Zabalza eta Aldana kasuei sekretua kentzea
Aitor Estebanek idatzizko galdera erregistratu du Exekutibo zentralak agiri horien inguruan dituen asmoak ezagutzeko, “Kataluniako politikariei eginiko espioitza kasuei sekretua kentzearen inguruan” berrikitan adierazi den borondatea ikusita
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, idatzizko galdera erregistratu du Mikel Zabalza eta Aldana taberna kasuetan sekretupean dauden agiriak berriz irekitzearen inguruan Espainiako exekutiboak izan ditzakeen asmoak ezagutzeko, Gobernuak berak “Kataluniako politikariei eginiko espioitza kasuetan sekretua kentzeko borondatea” adierazi duenez geroztik. Mikel Zabalza gazte nafarra Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilik 1985an atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman ondoren. Alonsotegiko Aldana tabernari dagokionez, 1980an atentatu bat sufritu zuten eta bertan lau pertsona hil ziren eta hamar atera ziren zauri ezberdinekin.
Euskal Taldeak hainbat ekimenen bidez lideratu du Madrilen eskubide zibil eta demokratikoen defentsa, eta bide horretan jarraitzen du ekinean, gardentasuna eta egia nahi duten euskal herritarren ahotsa izateko.
GARRANTZITSUA. Ondorengo estekan ikus daiteke Aitor Estebanek erregistratu duen ekimena
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/31
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Eusko Jaurlaritza
2024/10/28
EBB
2024/10/26
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/24
Europako Legebiltzarra
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25