Prentsa Aretoa
Berriak
2024/03/21
Oihane Agirregoitiak ospatu du Renew Europek Euskadi barne hartzen duen aniztasun integralaren eta eredu soziala duen garapen ekonomikoaren alde egiten duen hautua
Europako hurrengo hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburuak Renew Europe taldeak ekainaren 9ko Europako Hauteskundeetarako abian jarri duen kanpainari buruz hitz egin zuen atzo, Bruselan, Belgikako Arte eta Historiaren Errege Museoan
EAJ-PNVk Europako hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako buru Oihane Agirregoitiak atzo aldarrikatu zuen Bruselan Renew Europe taldean integratuta dauden alderdi politikoek europar aniztasunaren kontzeptu integrala osatzeko hartu duten erabakia, Euskadi bezalako errealitateak barne hartuz eta eredu sozial bat duen garapen ekonomiko jasangarrirako eredua sustatuz. Ordezkari jeltzalea Belgikako Arte eta Historiaren Errege Museoan izan zen atzo, alderdi politiko demokratek (Europako Alderdi Demokrata, EAJ-PNV barne) eta Europako liberalek eta Renaissanceko "makronistek" Euroganberan duten aliantza sustatzera begira egingo duten kanpaina abian jartzeko, zeina Renew Europe taldean adierazia izan baita, aurreikuspenen arabera are polarizatuago egongo den egoera batean taldeko kideen posizio zentralizatua indartzeko.
Hiru alderdi hauen hautua adierazita geratu zen atzo Batasun osoan aliantza hau sustatuko duten hiru hautagaiak aurkeztean. Aliantza deitu dute ´Europa Taldea´ izenarekin. Hiruko hau osatuko dute Marie-Agnes Strack-Zimmermann, ALDE taldeko hautagai nagusiak ; Valerie Hayerrek, Renaissanceren ordezkari gisa; eta Sandro Gozi, Europako Alderdi Demokrataren (PDE) egungo idazkari nagusiak. Elkarrekin Kanpaina egingo dute Batasun osoan bultzatzeko Europa seguruagoa, lehiakorragoa eta demokratikoagoa, bai eta Europaren aldeko agenda bultzatzeko ere.
‘Renew Europe Now Campaign Event’ izenez deitu duten ekimena aurkezteko egin zen ekitaldi honek Belgikako Arte eta Historiaren Errege Museoan hartu zituen mila pertsona inguru. Ekitaldiaren garrantziaren araberako hedapen mediatikoak jarraipena egin zien Belgikako lehen ministro Alexander De Croo-ren; Stéphane Séjourné Frantziako Kanpo Gaietarako ministro eta Renew Europe taldearen presidente ohiaren eta Estoniako lehen ministro Kaja Kallas-en hitzaldiei. Halaber,aliantzaren garrantzia nabarmendu zuten agenda digitalerako presidenteorde Margrethe Vestager-ek; Justizia komisario Didier Reynders-ek; Barneko Merkatuko komisario Thierry Bretonek eta Balore eta Gardentasunerako komisario andre Věra Jourovák.
Sekulako ekitaldi honetan, Oihane Agirregoitiak hitza hartu eta ingelesez aurkeztu zuen EAJ-PNVk Europako Alderdi Demokrataren fundatzaile den aldetik aliantza honi egiten dion ekarpena. Hitza hartzean Agirregoitiak nabarmendu zuen “munduan bakar diren historia, hizkuntza eta kultura dituen nazio batetik Europari begira eta gaurko erronketarako erantzun sendo eta sinesgarriak ematearen garrantzia. Europa sendoagoa, baina baita erregioen berezitasunei eta beren beharrei entzuten jakingo duen Europa bat ere”. Horretarako, ordezkari abertzaleak aldarrikatu zuen “Europaren kohesio ekonomiko,sozial eta territoriala indartzea, erregioka egiten ditugun inbertsioen bidez, kohesioaren alde eginez, hazkunde ekonomiko orekatua sustatuz eta mugaz gaindiko lankidetza erregionalari jartzen zaizkion eragozpenak ezabatuz. Gure bide propioak bilatu beharko ditugu lurraldeka ematen diren berezitasunek ahots propioa izan dezaten Europako erakundeetan”, ziurtatu zuen, maila anitzeko gobernantzaren garrantzia nabarmenduz tokian tokiko,erregioetako eta nazioz gaindiko ikuspegiak Europaren etorkizunerako gobernantzarako integratzeko orduan, itsasoaz bestaldeko erregioak eta erregio periferikoak ere sustatuz. "Horrela hartzen du zentzu osoa ´Aniztasunean batuta´ goiburuak” , ziurtatu zuen.
Amaitzeko, Agirregoitiak Batasunak behar dituen erreforma instituzionalak aipatu zituen, hala nola guztien adostasuna eskatzen duen arauaren amaiera, edo Europako Parlamentuaren zeregina indartzea, Europa federalago eta baliagarriago batera eraman behar dutenak. "Europa hau aldatu nahi dugu, indartsuago, burujabeago, beharrei arretatsuago, nazioartean eragile izateko gaitasun are handiagoa izango duena. Horrela, gure Batasuna ongizatearen eta demokraziaren munduko erreferentzia gisa mantendu behar duten balio humanistak eta gizarte-eredua aplikatuz. Badakigu nola egin, esperientzia, etorkizuneko ikuspegia, lidergoa, proposamenak eta horiek gauzatzeko irmotasuna ditugulako ", adierazi du ordezkari jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25