Prentsa Aretoa

Berriak

2024/03/22

Imanol Pradales: “Urkullu Lehendakariaren lekukoa hartzen dut, Europako Makro-eskualde Atlantikoa lortzeko”

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaia, Europako Parlamentuko diputatu andre Izaskun Bilbao eta Europako Parlamentuko hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaia Vitoria-Gasteizen batzartu dira, eta Makro-eskualde Atlantikoaren aitorpena lortzeko lanarekin jarraitu beharra nabarmendu dute Europan Euskadiren interesak eta posizioa ahots propioarekin defendatzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNVk berresten du Europako Makro-eskualde Atlantikoaren aitortza lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa, Urkullu Lehendakariak berak gidatutako proiektua delarik, zeinaren bidez bilatzen da Europako Batasunean Estatu Kideek  Euskadik eta Atlantikoko Erkidegoek erabakiak berdintasunez hartzeko aukera izan dezatela. Iñigo Urkullu Lehendakaria, Imanol Pradales  EAJ-PNVren Lehendakarigaia, Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko diputatu jeltzalea eta Europako Parlamenturako EAJ-PNVko hautagaia Vitoria-Gasteizen batzartu dira gaur non Euskadiren etorkizunari begira helburu horretarako lanean jarraitu beharra dagoela azpimarratu baitute.

Imanol Pradalesek konpromisoa hitzeman du proiektuarekin, eta ziurtatu du Urkullu Lehendakariaren lekukoa hartzen duela, errealitate bihurtzeko. “Lan egiteko eta elkarlanean aritzeko foro bat behar dugu, non gobernu maila guztiok berdintasunez parte hartuko baitugu: Europar Batasuna, Estatuak eta Atlantikoko Erkidegoak. Makro-erregioa  da horretarako tresnarik onena. Funtsezkoa da Europan Euskadiren interesak eta posizioak defendatzen jarraitzeko. Ez gara ezer berririk asmatzen ari. Gaur lau Makro-eskualde dira Europan: Baltikoa, Adriatiko- Jonikoa, Danubiokoa eta Alpeetakoa. Bosgarrena izan nahi dugu”, adierazi du.

Pradalesek esan du Makro-eskualdeak ahots propioa izatea ekarriko digula hainbat erabaki garrantzitsu hartzeko orduan,hala nola tren bidezko korridore atlantikoa bukatzea, hidrogenoa garraiatzeko korridorea bultzatzea, konexio elektrikoak hobetzea, sektore ekonomiko estrategikoetan kolaborazio berriak ezartzea, hauen artean aeronautikoa, automozioa edo energia, eta klima aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren erronkari erantzuna ematea. “Herri helburu bat da. Erakunde eta enpresek, Merkataritza Ganberek eta Unibertsitateek, eragile publiko eta pribatuek parte hartu behar dugu denona den helburu honetan. Gure batasunak indartsu egiten gaitu”, azpimarratu du.

Europako Makro-eskualde Atlantikoaren proiektua da Arko Atlantikoaren Batzordeko burutzatik  Iñigo Urkullu Lehendakariak  gidatu duen ekimena, eta Atlantikoaren inguruko Erkidegoak eta Estatuak barne hartu ditu: Portugal, Espainiar estatua, Frantzia eta Irlanda. Eusko Jaurlaritzak proposamen hau aurkeztu du  Europar Batasunaren presidentetza Espainiar estatuari egokitu zaiola aprobetxatuta eta “Makro-erregioaren aldeko Adierazpena” sustatu du, Atlantiko aldeko Erkidegoetako arduradun instituzional, ekonomiko,akademiko eta sozialek izenpetua.