Prentsa Aretoa
Berriak
2024/04/05
Imanol Pradales: “Ongizatea da etorkizunari lasai begiratu ahal izatea, zainketarik onenak aukeratu ahal izango ditugulako”
EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur Errekalden hitzeman du zainketak hobetzen jarraituko duela ekimen sozialeko Hirugarren Sektorearen eskutik lan eginez, senideak zaintzen dituztenei babesa emanez eta nahi ez den bakardadearen kontrako jarduna lehenetsiz. Era berean hitzeman du “Euskadi segurua” eraikitzeko lanari eutsiko zaiola, “auzo seguruak eta hiri seguruak izateko”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
“Fokua jarri behar dugu mendekotasun egoerak prebenitzeko eta ahal dugun neurrian atzeratzeko lanean. Baina, egoera horiek heltzen badira, zainketarik onenak aukeratu ahal izatea bermatuz. Etxe barruan ere. Eta hori da segurtasuna. Etorkizunari lasaitasun osoz begiratu ahal izatea. Horixe da ongizatea”. EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradales Errekaldera hurbildu da gaur arratsaldean jai giroan egin den ekitaldi batean parte hartzera. Jaian parte hartu ahal izan dute alderdikideek, alderdizaleek eta Bilboko auzo horretako auzokoek. Pradalesek bere hitzaldian azpimarratu du apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan jokoan daudela zaintza sistema eta eredu bera. “Zainketa horiek non eta nola jaso nahi ditugun aukeratu ahal izatea, batetik, edo besteren batek inposatzea, bestetik. EAJ-PNVren apustua da zainketak hobetzen jarraitzea eta Hirugarren Sektore sozialaren eskutik egitea, senideak eta familiak zaintzen dituztenei babesa emanez, nahi ez den bakardadearen kontrako borroka lehenetsiz, etxebizitza berriak eta elkarbizitza molde berriak sustatuz eta egungo sarea eraldatuz, egoitzak etxebizitza izan daitezen eta bertan bizi direnek etxean bizi direla senti dezaten”, laburbildu du Pradalesek.
Hautagai jeltzaleak auzo-nortasuna eta auzoko harrotasuna aldarrikatu du, bai eta erkidegoko kide izatearen sentimendua ere, eta esan du horiek direla babestu beharreko baloreak. Hala hitzeman du Euskadi segurua eraikitzeko lana egingo duela. “Auzo eta hiri seguruak nahi ditugu. Gure auzoa, gure etxea, gure babestoki ere badirelako. Ezagutzen ditugun eta ezagutzen gaituzten pertsonekin, gehienok nagusi egitean bertan bizitzen jarraitu nahi dugulako”, amaitu du.
Zainketa alorrean egiten diren proposamenik esanguratsuenak
- Zaintzen dutenak zainduko ditugu. Babesa emango diegu senideak zaintzen dituzten pertsonei, osasuna, harremanak eta/edo ekonomia honda dezaketen egoeretara irits ez daitezen.
- Zaintza profesionalizatzeko lana areagotuko dugu, arreta soziosanitariorako eta etxean laguntzeko behar den prestakuntza duten laguntzaile pertsonalen bidez.
- Nahi ez dugun bakardadearen aurkako euskal programa espezifiko bat jarriko dugu abian, bizitzako etapa guztietan.
- Komunitatean etxebizitza- eta bizikidetza-aukera berriak bultzatuko ditugu, hala nola cohousinga edo belaunaldi ezberdinetako pertsonek partekatutako etxebizitzak.
- Foru-aldundien eskutik, gure egoitza-sarea zaintza-zentro bihurtuko dugu, 25 pertsonako Bizikidetza- unitateek osatua.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25