Prentsa Aretoa
Berriak
2024/05/17
Oihane Agirregoitia: “EAJ-PNVk jarraituko du Europan arrantzaleen ahotsa izaten eta lan egingo du Europako Batzordean Arrantzarako kartera bat egon dadin”
Europako Hauteskundeetara talde jeltzaleak daraman zerrendaburua Bermeoko Arrain Azokan izan da gaur, euskal arrantza sektoreari EAJren babesa adierazteko
“EAJ-PNV izan da azken urteotan arrantza sektorearen ahotsa Europan, eta inork ez dezala zalantzarik txikiena izan aurrerantzean ere izango dela, gure arrantzaleak eta arrantzaren sektorean ari diren euskal herritar guztiek bizi proiektu ona izan dezaten”. Horixe izan da Oihane Agirregoitiak, Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak, gaur Arrain Azokan adierazi nahi izan duen mezu nagusia. Arrantza azoka hau asteburu osoan zehar egingo da Bermeon.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak, Izaskun Bilbao Barandica egungo eurodiputatu jeltzaleak eta Aritz Abaroa Bermeoko alkate ohiak lagun izan duela, Agirregoitiak Arrain Azoka bisitatu du eta gaurko aukera baliatu du iragartzeko Ekainaren 9ko Europako Hauteskundeen ondoren ekinean arituko dela Europako Batzordearen baitan Arrantzarako kartera bat egon dadin, Nekazaritzarako dagoena modukoa, eta “kartera Berri honetan sektorrearen ezagutza eta harekiko elkarrizketa eta solaskidetza integratzeko”. Ildo beretik ziurtatu duenez, EAJ-PNVk jarraituko du Batasunaren Arrantza Politika garatzen “legez kanpoko arrantzaren kontra egiteko tresna gisa” eta ahaleginduko da “eragozpen administratiboak ezabatzen, burokrazia sinplifikatzen eta sektorean diren zama administratiboak saihesten”.
Azkenik, Agirregoitiak nabarmendu du azken 15 urteotan Bilbao Barandica eurodiputatuak Europako erakundeetan arrantzaleen alde eta haien mesedetan egin duen lana. Horren adibide gisa gogoratu du eurodiputatu jeltzalearen lanaren ondorioz, eta behin eta berriz erreklamatu zuelako, Europako legerian jaso zela arrantzaren kontrola, arrantzaren praktikan arrainak nork, noiz eta zer arterekin harrapatzen dituen jasota gera dadin.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25