Prentsa Aretoa
Berriak
2024/05/28
EAJ-PNVren “boto fidagarria” eskatu du Ortuzarrek, Euskadi bazter batean utzita duten estatuko alderdien aurrean eta “Putinekin edo Zelenskirekin” ote dagoen argitu behar duen Bilduren aurrean
EBBren presidenteak, Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzale Oihane Agirregoitiak eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak Basaurin egin den ekitaldi politikoan hitz egin dute gaur arratsaldean. Bertan, talde jeltzaleak aldarrikatu du aitzindari dela politika sozialen alorrean, organismo independenteek aste honetan lidergotza hori txalotu diotela gogoratuz
Oihane Agirregoitia - Ekitaldi politikoa Basaurin
MINTZALDIA - 2024/05/28Andoni Ortuzar - Ekitaldi politikoa Basaurin
MINTZALDIA - 2024/05/28Izaskun Bilbao Barandica - Ekitaldi politikoa Basaurin
MINTZALDIA - 2024/05/28
Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek gaur arratsaldean Basaurin aldarrikatu du Europako Hauteskundeetan EAJ-PNVren aldeko botoa “boto fidagarria” dela gainerakoekin alderatuta: alde batetik estatuko alderdiek “Bruselan ez dituzte sekula euskal interesak defendatu, Espainiako estatuaren eta Madrilen beharrei men egitera mugatu dira”; eta, bestetik, EH Bildu dago, atzo Ukrainako presidente Volodímir Zelenskiri egin zitzaion harreran izan ez zena. “Noren alde daude? Putinen alde, akaso? Argitu beharko dute. Bien bitartean, horiek ere ez dira fidagarriak”, ziurtatu du Ortuzarrek. Ekitaldi berean hitza hartu dute zerrendaburu jeltzale Oihane Agirregoitiak eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak. Agirregoitiak bere aldetik balioetsi ditu industria alorrerako EAJ-PNVk bere hauteskunde egitasmoan jasotzen dituen proposamenak “industria eta zerbitzu aurreratuak kalitatezko enpleguen sinonimo direlako”. Izaskun Bilbao Barandicak bere aldetik hitzeman du “ekintzaileei, hiritarrei, erakundeei eta zerbitzu publikoei kalte egin nahi dietenei” aurre egitea “benetan garenaren kontra egiten dutelako, Europan aintzatetsia eta errespetatua den herria”.
Euskal hiritargoaren zati handi bat hauteskunde hauetatik urrun samar dagoela argi izanik, Ortuzarrek ondorengoa esan du “Europak gero eta garrantzia handiagoa du gure egunerokotasunean gugan eragin zuzena duten esparru guztietan”. Horregatik ohartarazi duenez, “ez da gauza bera pertsona batzuk edo beste batzuk bidaltzea, gure ordezkari izan daitezen eta gure interesak han defenda ditzaten”. Botoa ematera joan behar dela argi utzirik, Ortuzarrek ondorengo galdera luzatu du: Nori? Eta zera erantzun du “eurodiputatu batek izan behar duen ezaugarririk nabarmenena fidagarritasuna da: fidagarria izatea, konfiantzazkoa. Fidagarriak al dira PSOE eta PP euskal hiritargoarentzat? Ez. Bruselan ez dituzte sekula euskal interesak defendatu. Espainiar beharren mende egon dira, Madrilen beharren mende. Ezertan amore eman beharra bazegoen, Euskadirentzat garrantzitsuak ziren gaietan egiten zen”, esan du, adibide gisa arrantza kuotak jarriz. Eta, eurodiputatu batek izan behar duen bigarren ezaugarria, “baloreak”, Bildurengan antzematen ez duen zerbait. “Bildu Kanpaina egiten ari da ultra eta totalitarioen kontrako mezuak zabalduz. Eta hori ondo dago. Guk berdin egiten dugu. Baina, atzo, zergatik ez ziren Diputatuen Kongresuan egon Zelenski Ukrainako presidenteari babesa adierazteko?. Putin ez al da autoritario bat, totalitario bat? Errusiak Ukraina inbaditu izana ez ote dugu kondenatu behar? Ukrainak ez al du Europaren babesa merezi halako erasoaren aurrean? Ukrainan gertatzen ari dena ez al da sarraski bat? Noren alde daude horiek? Putinen alde, agian? Ba, argitu beharko dute”, erreklamatu du. “Nor gara fidagarriak? Oihane Agirregoitia eta EAJ-PNV. Gure ibilbidea da gure abala. Izaskun Bilbaok Bruselan egin dituen hamabost urteek abalatzen gaituzte. Euskal ahotsa izan da, Bruselan entzun den euskal ahots bakarra. Euskadik jokoan zituen gauza guztietan urratsez urrats, karpeta bakoitzean eta txosten bakoitzean jarraipena egin duen bakarra”, ziurtatu du. Ortuzarrek jeltzaleen fidagarritasuna erakusteko azalpenari amaiera emanez bi datu eman ditu. “Atzo ezagutu genituen Europan Aurrerabide Sozialaren adierazleak, Europar Batzordearen tresnarenak. Ranking horren arabera Euskadi da espainiar estatu osoan Aurrerabide Sozialik handiena duena eta Europako bataz bestekoaren gainetik jartzen gaitu. Eta zer alorretan jartzen gaitu maila gorenean? Osasunaren zaintzan eta nutrizioan, segurtasunean, ingurunearen kalitatean eta hezkuntza aurreratuan”, azaldu du. “Eta gaur bertan, Madrilen egoitza duen Ekonomia Aplikatuko Ikerketen Fundazioaren txostenak dio Euskadi dela ongizate-estatuan biztanleko gastu handiena duen autonomia, 100etik 125. Hauek dira Euskadiko datuak. Hauek dira EAJren ekintzak! EAJ, boto fidagarria, gaitasuna duena! “, amaitu du.
Agirregoitiak Basaurin gogoratu du gaur EAJ-PNVk 160 proposamen jasotzen dituen egitasmoa duela, eta horien artean nabarmentzen dira industria alorrerako aurreikusten direnak. “Basaurin, ondo baino hobeto ezagutzen duzue industriak duen garrantzia, Baskoniatik Sidenorreraino, industria eta zerbitzu aurreratuak kalitatezko enpleguen sinonimo direlako”, “baten batek politika industrialik onena egiten ez dena dela esan arren”. Hautagai jeltzaleak berretsi du EAJ-PNVk industriaren eta trantsizio energetikoaren alde egiten duen apustua “bien arteko orekaren alde eginez” eta gogora ekarri du euskal erakundeek industriekin adostu dutela, Europak ezarritako helburua betez, 2050 urterako 0 isurketa lortzeko helburuaren alde lan egitea. “Hori dena egingo da sektorearen eskutik, horrela lan egiten dugulako, hurbiltasunez”, adierazi du. CEUSen zerrendaburuak gaurko hitzaldia ez du amaitu nahi izan Abiadura Handiko Trenaz hitz egin gabe, lehen une batean Basauriraino iritsiko baita “Europarekin konektatuz, Korridore atlantikoarekin”. Lehenetsi beharreko azpiegitura hau kritikatu dutenak gogoan esan duenez “ez zaitezte kezkatu, Madrilera eta Bruselara trenez joango direlako, abiadura handiko trenean. Garraio garbia, garapenaren mesedetan ingurumena zainduko duena. Jarri dizkiguten eragozpenen gainetik, horixe da defendatu dugun eredua, defendatzen jarraituko duguna”, amaitu du.
EAJ-PNVk Basauriko Solobarria plazan egin ohi duen ekitaldi politikoari hasiera emateko hitzak esan ditu gaur Izaskun Bilbao Barandicak, azken hamabost urteotan Europan euskal ahotsa izan denak. Bermeotarrak EAJ-PNVren gaitasuna aldarrikatu du ezkerreko zein eskuineko estremismoei aurre egiteko orduan, eta salatu du jarrera biek bat egiten dutela “Europa gehiago” dakarten bozketetan. Ildo beretik hitzeman du “muturreko posizioetatik giroa gaiztotzen eta euskal gizarteari, ekintzaileei, erakundeei eta zerbitzu publikoei kalte egiten dietenak” geldiaraztea. “Benetan garena zikintzen dutelako, Europan aintzatetsia eta errespetatua den Herria”, ziurtatu du. “Horiek ere ez dira igaroko”, esan du, “´fake news´ delakoak Bruselan trabatuta geratu zaizkielako. Baten bat sartzen saiatu direnean, gure gizarteak eta gure Herriak Europan duten izen garbiarekin egin baitute topo”, amaitu du.
Bideo erlazionatuak...
Europako Legebiltzarra
2024/05/28
Europako Legebiltzarra
2024/05/28
Europako Legebiltzarra
2024/05/28
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25