Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

Berriak

2024/05/30

Zallako trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa, EAJ-PNVk Madril eta Bruselatik euskal hiritarren bizimodua hobetzeko duen gaitasunaren adibide

Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzale Oihane Agirregoitiak eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Euskal taldeak Gobernu zentralarengandik lortu zuen akordioa betez kenduko den trenbide zatia bisitatu dute gaur: “Pertsonei entzunez, elkarrizketaren bidez eta negoziaketaren bidez honakoa moduko akordioak lortzen ditugu, Bruselan eta behar den tokian”, ziurtatu du hautagaiak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Oihane Agirregoitiak, ekainaren 9ko Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburuak, EAJ-PNVk Gobernu zentralarekin Zallako hamabi trenbide pasabideak kentzeko adostu duen akordioaren betepena adibide gisa jarri du EAJ-PNVren gaitasuna aldarrikatzeko euskal hiritarren bizimodua hobetzeko proiektuak Euskaditik kanpo lortzeko orduan, dela Madrilen dela Bruselan. “Gu erakundeetan gaude lortzeko, egiteko. Gauzen politikagintzan ari gara, garrantzia duten gauzetan, kezkatzen gaituzten horietan. Besteentzat uzten ditugu ‘politikagintzaren gauzak’”, esan du Agirregoitiak Zallan kenduko den trenbide-pasagune batetik. “Madrilen, Kongresuko eta Senatuko Euskal Taldearen bidez, 11 milioi euro lortu ditugu Zallako herritarrentzat segurtasuna eta mugikortasuna hobetuko dituzten lanak finantzatzeko, EAJ-PNVren eta Espainiako gobernuaren artean aurrekontuen inguruko negoziaketaren baitan lortu zuten akordioari esker”, gogoratu du.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Irune Zuluaga legebiltzarkide eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko presidenteak, Juanra Urkijo Zallako alkate ohiak, Alfonso San Vicente Balmasedako alkateak eta Martín Pérez Garmendia Enkarterriko Mankomunitateko presidenteak lagunduta, EAJ-PNVren hautagaiak adierazi du akordio hau enegarren egiaztagiria dela “gure helburua, hemen eta Bruselan, Euskadiren ardurak eta kezkak bideratzea eta konpontzea dela” erakusteko. “Gakoa da pertsonekiko harremana, entzute aktiboa, elkarrizketa eta negoziaketa. Hala lortzen ditugu honelako akordioak, Madrilen, Bruselan eta behar den tokian”. Halaber, CEUS Koalizioaren zerrendaburuak beste akordio bat aipatu du, Bruselan lortutakoa, Europar Batasun osoan trenbide pasaguneetan gertatzen diren tren istripuen inguruko ikerketa hobetzeko, EAJ-PNVren ekimenez abian jarri zena, Laudion gertatu zen istripuaren ondorioz. “Horixe da eta izango da Europan gure nortasun ezaugarria”, aldarrikatu du hautagai jeltzaleak, “gauzen politikagintzan lan egitea, garrantzia duen horretan, axola zaizkigun gauzetan. Hala egin zuen atzo Aitor Estebanek Madrilen, Espainiako gobernuko presidenteari kontrola egiteko osoko bilkuran, sare elektrikoaren arazoak konpontzeko neurriak exijituz, deskarbonizazioa zigortzen baitute eta Euskadiri kaltea eragin. Hala egingo dut nik baterako sorkuntzarekin edo beste horrenbeste gaiekin, Bruselara iritsi bezain laster”.

“Garrantzia duten gauzen eta interesatzen direnen” arteko ezberdintasuna azpimarratuz, Agirregoitiak era berean hitzeman du “deskalifikazio jokoa, gezurrezko albisteak eta lokatza besteentzat uztea, politikagintzaren gauza horiek batzuei interesatzen baitzaizkie. Guri axola zaigun bakarra de jendearen bizimodua hobetzea”, amaitu du.

Next Euskadi