Prentsa Aretoa
Berriak
2024/06/01
Oihane Agirregoitiak Europako hauteskundeei begira EAJ-PNVk planteatzen dituen 160 proposamenak nabarmendu ditu, “Euskadirentzat eta Europarentzat proiekturik ez dutenekin” alderatuz
Getxon egin den ekitaldi politikoan eta ondoan Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa izan dituela, Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVko zerrendaburuak ziurtatu duenez “populismoei aurre egiteko modurik onena da arazo zehatzei konponbide zehatzak ematea”
Itxaso Atutxa - Ekitaldi politikoa Getxon
MINTZALDIA - 2024/06/01Iñigo Urkullu - Ekitaldi politikoa Getxon
MINTZALDIA - 2024/06/01Oihane Agirregoitia - Ekitaldi politikoa Getxon
MINTZALDIA - 2024/06/01
“Gainerako alderdiek ez bezala, guk, EAJ-PNVk, 160 proposamen zehatz jasotzen dituen programa bat dugu, Europa indartsu eta batu bat eraikitzen jarraitzeko eta Bruselan euskaldunen ahotsa izateko. Proposamen horiek egunez egun azaltzen saiatzen ari gara euskal herritar guztiek ezagutu ditzaten”. Horrela, Oihane Agirregoitia EAJ-PNVren eta CEUS koalizioaren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak nabarmendu du alderdi jeltzaleak Europako hauteskundeei begira egin duen lana, ekainaren 9tik aurrera Bruselara eramango duena. Hautagai jeltzaleak Getxon egin den ekitaldi politikoan egin ditu adierazpenok, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea ondoan izan dituela. Urkulluk, bere aldetik, “gure aurreko buru jeltzaleak” gogoratu ditu, eta haien “jarrera eredugarria, eginkizun eraginkorra eta etorkizuneko ikuspegi aitzindaria” aldarrikatu du: “Euskal herritarrak eta europazaleak gara, eta nahi rduguna da Euskadi nazio izan dadila Europan”. Bestalde, Alderdiaren Bizkaiko ordezkari nagusiak adierazi duenez, “hauteskunde hauetan erabakiko da Europan bat egiten jarraitzea, gure jendeak, erakundeek, enpresek, kooperatibek eta era guztietako erakundeek ikusgarritasuna izan dezaten eta elkarrekin bat egin dezaten; azken finean, hobera egin dezaten”.
Oihane Agirrebeitia, CEUS koalizioaren barruan zerrenda jeltzaleko buruak gaur azpimarratu du hauteskunde Kanpaina honen erdira iritsi garela, euskal geografia osoa “gure geografia” zeharkatu ahal izan duela Europa eraikitzen jarraitzera begira EAJ-PNVk planteatzen dituen proposamenak ezagutaraziz. 169 proposamen zehatz “Europatik ere euskal herritarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko”, eta hala esan du gainerakoen programekin alderatuz “zeinetan Euskadi hitza agertu ere egiten ez den edo 3 edo 10 puntutan besterik aipatzen ez den”. “Guk zibersegurtasunaren garrantziaz hitz egin dugu Cyberzaintzan, Miñanon; Hendaian izan gara Makroeskualde atlantikoari azken bultzada ematea erreklamatzeko; Santurtzin eta Bermeon izan gara arrantza sektorearekiko konpromisoa aldarrikatzen; Gasteizen Osasunaren Europako Batasuna defendatu dugu eta gizarte ekintzako euskal ekimenen garrantzia osasun mentaleko Zubi Etxe egoitzan, Donostian; nekazariak defendatu ditugu Eltziegon eta Kuartangon; Gasteizko Michelin lantegitik defendatu dugu talentuan eta teknologian oinarritutako berrindustrializazioa, Europar Batasunaren lehiakortasuna berrabiarazteko; Elgoibarren izan gara Batasunaren Justizia Soziala defendatuz; eta atzo bertan Iruñean izan ginen Europan Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena defendatuko ditugula hitzemateko”, azaldu du hautagai jeltzaleak. Zentzu berean azpimarratu duenez “populismoei aurre egiteko modurik onena da arazo zehatzei konponbide zehatzak ematea, EAJ-PNVk egiten duen moduan”.
Iñigo Urkullu Lehendakariak hitza hartu du “gure aurretik izan diren Lehendakari eta Gobernuen” lana balioesteko, “faxismoaren kontra borrokatuz, bakea, elkarbizitza, giza eskubideak demokrazia eta askatasuna defendatu zuten eta, horri lotuta, parte hartze zuzena izan zuten herrien Europaren eraikuntza prozesuan”. “Jarrera eredugarria, zeregin eraginkorra, etorkizunerako ikuskera aitzindaria. Beti Euskadiren izena eta izana indartzen eta hobetzen. Gaur berresten ditugu bere printzipio eta helburuak: bakea, giza eskubideak, demokrazia, askatasuna, herrien Europa… Euskal herritarrak gara, europazaleak gara, gure helburu eta gure nahia da Europaren baitan nazio izango den Euskadi bat”.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteari egokitu zaio gaurko ekitaldi politikoari amaierako hitzak esatea eta, orain arteko europarlamentari jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak egin duen lan intentsu eta eraginkorra eskertu ondoren, Europako oraingo ordezkari jeltzalearen jarduna alderatu nahi izan du Europan diren gainerako euskal ordezkariek eginikoarekin. “Non izan dira besteak? Pernando Barrena, Javier Zarzalejos edo Eider Gardiazabal… Entzun al duzue azken bost urteotan Euskadiren inguruko proposamenik egin duten? Nik ez. Eta, orain, kanpainan? Ezta ere”, adierazi du. “Batuentzat Euskadi ez dago, eta hemendik aurrera ere ez. EAJrentzat, euskal gizartea da gure abiapuntua eta gure helmuga; ez dugu beste ardurarik”, amaitu du. “Horregatik EAJk Europan egon behar du”, esan du. “Horregatik dira hain garrantzitsuak datorren igandeko hauteskundeak, horregatik argi baino argiago izan behar dugu Euskadi norentzat den lehentasun nagusia. Hauteskundeetan erabakiko da Europan bat egiten jarraitu ahal izatea, gure jendeak, gure erakundeek, enpresek, kooperatibek eta era guztietako erakundeek ikusgarritasuna izan dezaten eta bat egin dezaten; azken finean hobera egin dezaten . Horretara dedikatuko ditugu gure esfortzu guztiak; eta hori da egotearen eta ez egotearen arteko ezberdintasuna”, amaitu du.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
BERRIA
2024/09/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25