Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2024/12/20

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean Euskadiren egonkortasuna bermatuko duen 2025 Aurrekontu anbiziotsua onartu izana ospatu du

Alaitz Zabala legebiltzarkideak gogorarazi du Kontuak izango direla "Euskadik osasunean, hezkuntzan, etxebizitzan eta ongizate ekonomikoan aurrera egiteko tresnarik onena"

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean Euskadiren egonkortasuna bermatuko duen 2025 Aurrekontu anbiziotsua onartu izana ospatu du

ARGAZKIA JAITSI

Euskadik 2025ean aurrekontuak izango ditu. Hala berretsi du gaur Eusko Legebiltzarrak, oniritzia eman baitie Eusko Jaurlaritzak datorren urterako izango dituen kontuei. Aurrekontu hau, historiako altuena -15.728 milioi euro-, Pradales lehendakaria buru duen Jaurlaritzak izango duen tresnarik onena izango da Euskadiren erronka nagusiei aurre egiteko: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, zerbitzu publikoak eta ongizate ekonomikoa, besteak beste. Aurrekontu anbiziotsua izango da, azken batean, Euskadiren egonkortasuna bermatuko duena.

Hala aldarrikatu du gaur goizean Alaitz Zabala EAJ-PNVko legebiltzarkideak. "Ez dago denborarik galtzeko. Aurrekontu honi esker, Osakidetza hobetzen jarraituko dugu, itxaron-zerrendak murrizten, eskola publikoa indartzen eta irakasleen lan-baldintzak hobetzen jarraituko dugu, enplegua sortzen eta kalitatezko soldatak sustatzen jarraituko dugu, etxebizitzaren erronkari erantzuteko neurriak ahalbidetzen jarraituko dugu, trantsizio energetiko-digitalari aurre egiten eta energia berriztagarriak bultzatzen jarraituko dugu, I+G+b-ren aldeko apustua egingo dugu eta talentua erakarriko dugu ".

Legebiltzarkide jeltzaleak txalotu egin du aurrekontuak egonkortasuna emango diola Euskadiri, eta ukatu egin du "Euskadi hondamendia denik", oposizioko taldeek batzuetan marraztu duten bezala. Bere hitzaldian, Alaitz Zabalak gogora ekarri du euskal gizarteak Euskadik aurrera egin dezan egindako lana, autogobernua defendatu du horretarako tresna gisa, eta EAJ-PNVren lidergoa aldarrikatu du erakundeen buru gisa.

EAJ-PNVko aurrekontuen gaiaren arduradunak oposizioko alderdien jarrera maximalistak ere kritikatu ditu, eta gogorarazi du Jaurlaritzak 15,5 milioi euroko zuzenketa partzialak gehitu dizkiola Aurrekontuari, gainerako alderdien proposamenekin. "Bakoitza bere estiloarekin, baina ez dira adosteko gai izan, beren interes alderdikoiak Herriaren interes orokorraren aurretik jarri dituztelako", errefusatu du.

Alaitz Zabalak ere gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren negoziazioa zintzoa izan dela. Ez, ordea, EH Bildurena bezalako taldeena. "Argi utzi diguzue, beste behin ere, zuei zarata, ikuskizun mediatikoa, titularrak... interesatzen zaizkizuela. Baina gobernua ez dago "show" mediatikoetarako. Gobernuari 180 graduko aldaketa eskatu diozue politiketan, behin eta berriz kritikatu gaituzue komunikabideetan... Egundokoak bota dizkiguzue, zorroztasun eta seriotasun falta egotzi diguzue, koherentzia falta... Uste duzue horrela akordioak lor daitezkeela? ".

Zabalak ere argi utzi du EAJren eta EH Bilduren ereduak desberdinak direla. "Eta desberdintasunak azalduko ditut: guk industria garatuan sinesten dugu, ekonomia lehiakorrean, proiektu estrategikoetan, ekintzailetzan, energia berriztagarrietan, Euskadiren aurrerabidean, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak sortzen", esan du.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.