Prentsa Aretoa

Berriak

2025/03/04

EAJ-PNVk Euskadiko alderdi politikoei eskaintzen die Elkarrekin Podemosekin adostutako akordioa, hiritargo osoarentzat onuragarria

Talde jeltzaleak adierazi du “azken minutura arte” adosteko prest egongo dela horretarako dauden foroetan, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Euskadiko alderdi politikoei eskaintzen die Elkarrekin Podemosekin adostutako akordioa, hiritargo osoarentzat onuragarria

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk euskal alderdi politiko guztiei eskaintzen die zergen berrikusketarako akordioa, PSE-EEren eskutik Elkarrekin Podemosen zuzendaritzarekin adostu duena. EAJ-PNV elkarrizketarako prest agertu da eta azken minutura arte adostasunaren bidetik jarraitzeko borondatea adierazi du. Elkarrizketa hau gauzatu beharko da horretarako eskumena duten foroetan, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Prozedura hiru Batzar Nagusietara iritsi arte, oraindik astirik badago alderdi politiko guztiek honen inguruko jarrera erabaki dezaten.

Zergen inguruko akordio hau da gure behin betiko jarrera, uste osoa baitugu Herri osoarentzat planteamendu onuragarria izango dela. Eta proposamenaren ontasuna Elkarrekin Podemosek ere ez du ukatu, talde horrek hartu duen erabakiak ez baitu zerikusirik izan gaiaren beraren funtsarekin (proposatutako neurriak), baizik eta alderdi horren beraren barruko kontuekin.

Gaurkoa bezalako ziurgabetasun garaian, beharrezko jo dugu fiskalitatea eguneratzea, errentarik baxuenak babesteko eta gure gizartean diren maila ertaineko errentei ere segurtasuna emateko. Akordio hau dator gehien behar dutenak babestera, aldi berean oinarrizko arazoetarako hobekuntzei helduz, hala nola etxebizitza eskuratzeari dagokionez, bereziki gazteentzat eta alokairu erregimenean; txikiak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lana kontziliatzen lagunduz; emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alorrean emakumeen ekintzailetza sustatuz; edo trantsizio berdeari eman beharreko bultzadari dagokionez, gaurkoa lako klima krisi egoeran.

Azken finean, EAJ-PNVk zergen inguruko akordio hau eskaini nahi die negoziatzeko eta adosteko prest egon nahi duten euskal alderdi politiko guztiei. Horixe baita ‘letra larriko’ politika: negoziatzea eta jendearen mesedetan adostea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!