Prentsa Aretoa
Berriak
2025/03/13
Milioi bat euskal herritarren mesedetan PSE-EErekin eta Elkarrekin Podemosekin adostu duen akordioa ospatu du EAJ-PNVk
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek akordioa goratu du “gehien behar dutenak babesteaz gain oinarrizko arazoei heltzen dielako, dela etxebizitza, kontziliazioa, berdintasuna edo trantsizio berdea”
EAJ-PNVk gaur ospatu du PSE-EE eta Elkarrekin Podemosekin adostu duen akordioa, zerga marko berritu eta harmonizatua emango baitie Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoei, milioi bat euskal herritarri mesede egiteaz gain.
Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren EBBko presidenteak, bere poza adierazi du lortu den akordioagatik, "letra larriz eginiko politika" deitura eman baitio hitzarmenari. "Gaurkoa bezalako ziurgabetasun garaian, beharrezko jo izan dugu fiskalitatea eguneratzea, errentarik baxuenak babesteko eta gure gizartean diren maila ertaineko errentei ere segurtasuna emateko. Gehien behar dutenak babestea, klase ertainak eta langileak, aldi berean oinarrizko elementuetan hobetzeko bidea eginez, hala nola etxebizitza eskuratzeko orduan, bereziki gazteentzat eta alokairu erregimenean; txikiak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lana kontziliatzen lagunduz; benetako genero berdintasunean, emakumeen ekintzailetza sustatuz; edo trantsizio berdeari eman beharreko bultzadari dagokionez, klimaren krisia kontuan hartuz. Eta, hori dena egin nahi dugu dirubilketan txarrerako eragin gabe, hori ere zerbitzu publikoei eusteko elementu nagusia dela gogoan izanez", esan du.
Ortuzarrek ildo beretik azaldu duenez proposamen harmonizatu hau ateratzeak "beste alderdi politikoekin akordioetara iristea eskatzen zuen", eta horretarako zerga-berrikusketarako planteamendua, EAJ-PNVk eta PSE-EEk proposatua, gainerako alderdi politikoei aurkeztu zitzaiela. "Hasierako kontaktuak eginda, bi alderdi politiko akordiotik kanpo geratu ziren, PP eta EH Bildu. Elkarrekin Podemos baino ez zen proposamenaren edukian sakontzeko prest agertu, mahai gainean beren kezka nagusiak eta alternatibak jarriz".
"Negoziatu eta adostu nahi izan duenak baino ezin izan du negoziaketa ireki eta, azkenean, akordioetara iritsi. 'negoziaketa' eta 'akordioa' hitzen atzean beste gauza bat ezkutatzen zutenek osoko zuzenketa baino ezin izan dute aurkeztu. Batzuetan, alderdi politikoak beren interes partikularretan geratzen direnean eta herritar guztien onerako dena bilatzetik aldentzen direnean jokaldia txarto ateratzen zaie, eta horixe da EH Bilduri eta PPri gertatu zaiena: elkarren eskutik hartuta agertu dira, 'ezezkoaren' txokoan, askotan bezala”, esan du
"Gaur esan dezakegu Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bidea hasi dutela zerga eta tributuei buruzko akordio berri bat izateko. Zergen marko berritu bat, hiru Lurraldeetan harmonizatua, eta milaka zergadunen egoera hobetzea ekarriko duena. Ia miloi bat euskal emakume eta gizon izango dira neurri hauen onuradun, Euzko Alderdi Jeltzalearen, Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Elkarrekin Podemosen babesa jasoko dutelako. Hauxe da, azken finean, politika “letra handiz” egitea. Negoziatzea eta Adostea , Herritarren mesedetan egin nahi dugulako", amaitu du Ortuzarrek.
Nabarmenak...
EBB
2025/04/20
EBB
2025/04/19
EBB
2025/04/17
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14
EBB
2025/04/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2023/11/25
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20