Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/03/25

Txema Ezkerrak Portugaleteko EAJ-PNVren udal taldea utziko du

Talde jeltzalean utziko duen lekua Marta Sánchezek hartuko du. Sánchez Portugaleteko zinegotzi izan zen 2011-2015 eta 2015-2019 legegintzaldietan. Aldaketa hau osteguneko osoko bilkuran gauzatuko da, martxoaren 27an.

rss Ezagutzera eman
Txema Ezkerrak Portugaleteko EAJ-PNVren udal taldea utziko du

ARGAZKIA JAITSI

Txema Ezkerra, Portugaleteko Udalean udal talde jeltzaleko bozeramaile eta EAJ-PNVko zerrendaburuak zinegotzi karguari uko egiteko adierazpen ofiziala egin du, Portugaleteko Udalean 14 urtez egin duen ibilbideari amaiera emanez. Ezkerrak udal ardurak utziko ditu martxoaren 27an, ostegunarekin, eta lekukoa emango dio Marta Sánchez alderdikideari. Sánchezek eskarmentua badu, bere aldetik, udal zereginetan zinegotzi izan baitzen 2011-2015 eta 2015-2019 legegintzaldietan. Horrek ematen dio udalaren beharrei eta inguruabarrei buruzko ezagutza eta esperientzia.

Hausnarketa sakona egin du Ezkerrak erabaki hau hartzeko. Bere laneko ardurek bultzatuta (2024ko azaroan Eusko Jaurlaritzan hasi zen Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Zuzendaritzan), ezinezko egin zaio zeregin biak egoki jotzen duen dedikazio mailarekin bateratzea. “Arduragatik egiten dut, Portugaleteko herritarrak errespetatzen ditudalako. Benetan eskertzen dut urteotan guztiotan nigan jarri duten konfiantza; saiatu egin naiz nire eginbeharretan gorenean izaten. Baina nire lanbideak dedikazio osoa eskatzen dit eta uste dut herritarrentzat zuzenena eta bidezkoena dela kargua uztea”, esan du. “Hori bai, Alderdiarekin eta herri honekin daukadan konpromisoa, betiko berberak dira”, ziurtatu du.

Txema Ezkerra zinegotzi lanetan hasi zen 2011n, eta ondoren, hiribilduko elkarteetan luzaro inplikatuta egon ondoren, 2017tik 2025era bitartean bere gain izan du EAJ-PNVren bozeramailetza. Herri arduretan eman dituen 14 urteotan Demuporsako presidenteorde izan da (udal kirol elkartea), Hiritartasun, Enplegu, Ekonomiaren Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotzi, baieta Gazteria alorreko zinegotzi eta Surposako presidente (Portugaleten hiri-birgaikuntzarako sozietate publikoa). Betidanik egin du “Portugaleteko herritarrak gauza guztien gainetik jarriz, elkarrizketaren eta akordioen bidetik”, esan du. “Ohorea izan da niretzat eta ardura hau hurbiltasunez, erantzukizunez eta dedikazio handiz betetzen saiatu izan naiz, halaxe uste dut egin behar dela herrikideen beharrak entzuteko, kolektiboenak, eragile sozial eta ekonomikoenak, eta arazoak konpontzen saiatzeko eta beren bizi kalitatea hobetzeko; gehiago eta hobeto egiteko”, esan du.

Portugaleteko EAJ-PNVk datozen egunotan emango du ezagutzera talde jeltzalean bozeramailetza hartuko duen pertsonaren izena.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.