Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/04/02

Oihane Agirregoitiak eskatu du altzairu eta metalaren sektorea presaz babestea eta Europako Batzordeak onartu egin du premiazkoa dela

Europako Batzordean egin den osoko bilkuran, eurodiputatu jeltzaleak euskal industria babesteko hiru eskari aurkeztu ditu: energiaren prezioak murriztea, deskarbonizazioaren alde eta industriei zuzendutako pizgarriak eta lehia desleialari aurre egiteko babesa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitia eurodiputatuak gaur, asteazkenarekin, Europako Batzordeari erreklamatu dio neurriak arintasunez har ditzala eta berehala urratsak eman ditzala euskal eta europar altzairu eta metalaren sektorea babesteko. "Altzairu eta metalaren sektoretarako jarduera plana- Europar Batzordeak martxoaren erdian aurkeztua - ondo hartua izan da altzairuaren sektore industrialaren aldetik, eta ez gara gu izango alderantzizkoa esango dutenak. Baina, hiru eskakizun zehatz ditugu nabarmendu beharreko jotzen ditugunak", azaldu du gaur, asteazkenarekin, Euroganberan Europar Kontseilu eta Batzordearekin egin den osoko bilkuran.

Horietako lehena, bere hitzetan, energiaren prezioak murrizteko beharra, Europan AEBn baino 3 edo 5 aldiz altuagoak baitira. Horrek europar lehiakortasuna eta argindar azpiegituren sarea hobetzeko prozesuak higatzen ditu. "Estatu kideei bultzatu behar zaie behar besteko inbertsioak egin ditzatela industriak deskarbonizatu daitezen", gogoratu du. Bigarrena da Europako produkzioa babestu beharra hirugarren herrialdeen lehia desleialaren eta dumping-aren aurrean, eta hirugarrena “ondo egiten ari diren enpresei berehala pizgarriak eman beharra”, esan du.

"Industriak ditugu isurpen urriko altzairua produzitzeko prozesuetan inbertitzen ari direnak. Euskadin halako inbertsioen alde egiten ari gara, baina era berean ikusten dugu ezegonkortasuna arriskuan jartzen ari dela, bai eta atzeratzen ere, karbono murriztuko produkzioan aurrera egiteko inbertsioak. Behar duguna da Europar Batzordeak horiei babesa ematea, eta albait arinen egitea", erreklamatu du Agirregoitiak.

Presidenteorde eta Oparotasun karteraren eta EBko Estrategia Industrialerako arduradunak erantzuna emateko txandan esan du ahobatezkotasuna ikusten duela "plana arintasunez betetzeari dagokionez", eta aitortu duenez gaurkoa lako egun batean, Donald Trump AEBko presidenteak Liberazio Eguna izenez deitu duen honetan, gai horrek "halako premiatasuna inposatzen digu. Eta ez da sentsazio hutsa. Aukera bat da lehiakortasun parametro guztiak ukitzeko, sektorea defendatzeko eta epe luzerako enpresa eredu bideragarria sortzeko". Eurodiputatuekin egin den eztabaidan, Batzordeak hitzeman du arintasunez lan egingo duela txatarraren esportazioak murrizteko, mugan karbono mekanismoa berrikusteko eta erosketa publikoetan europar produkzioaren kuota indartzeko.

Europako Batzordeak ekintza plan bat aurkeztu zuen altzairuaren eta metalaren sektoreak, zeinak kontinente osoan 2,6 pertsonatik gora lanean dituenak, martxoaren 18an beren lehiakortasuna berreskura dezan. Agiria gaur goizean eztabaidatu da Europako Parlamentuaren osokoan, eta ondorengo sei esparrutan lan egitea defendatzen du, sektorea babestera begira: energia garbi eta eskuragarria sustatzeko neurriak, karbono isuriak prebenitzeko, europar industriaren gaitasuna indartzeko, metalen zirkulartasuna hobetzeko, kalitatezko enplegua sustatzeko eta deskarbonizazio alorreko inbertsioak babesteko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.