Prentsa Aretoa
Berriak
2025/06/06
EAJ-PNVk irmo gaitzetsi du Ayusok euskararekiko erakutsi duen “errespetu falta”: “Argi dago PPri bost axola diola euskal hiritargoak”
EBBren idazkari Maitane Ipiñazarrek Madrilgo presidenteari txarretsi dio Presidenteen Konferentziatik atera izana Imanol Pradales Lehendakaria bertaratu guztiei euskaraz mintzatu zaienean, aldibereko itzulpen zerbitzua eskaini den ekitaldian
EAJ-PNVk irmo gaitzetsi du Madrilgo Komunitateko presidente Isabel Díaz Ayusok euskarari erakutsi dion “errespetu falta”, Presidenteen Konferentziatik atera denean Imanol Pradales euskaraz hasi denean aldibereko itzulpen zerbitzua eskaintzen zen ekitaldian. Maitane Ipiñazar Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak adierazi duenez “errespetu falta da, Lehendakariari, euskal erakundeei eta euskal hiritargoari”. “Bere burua askatasunaren defendatzaile jotzen duen pertsona hori aretorik atera da Lehendakaria hizkuntza ofizial batean mintzatzen hastean, euskaraz aritu baita. Horrek erakusten du Madrilgo Komunitateko presidentearen izaera. PPren ezaugarria. Agerian utzi du PPri Euskadik zenbat axola dion”, ezarri du Ipiñazarrek.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















