Prentsa Aretoa
Berriak
2025/06/26
Oihane Agirregoitia, Renew Europeko liderren goi-bileran: "Europa askea, autonomoa eta aniztasuna defendatzen duena behar dugu"
Eurodiputatu jeltzalea Bruselan izan da ostegun honetan, EAJ-PNVren izenean, familia liberal eta demokrataren hitzordu europarrean
Oihane Agirregoitia EAJ-PNVren eurodiputatua Renew Europeko liderren goi-bileran izan da ostegun honetan, EAJren ordezkari gisa. Bilera, Bruselako Maison de la Posten egin da, ekaineko Kontseilu Europarrar baino lehen, eta familia liberal eta demokrata europarrak Europa askea sustatzeko lehentasunak eta helburuak dituen ibilbide-orria zehaztu du.
Osoko bilkuran, Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak, Aitor Esteban EBBren presidentea eta Miren Martiarena Kanpo Harremanen Arloko burukidea ez egotea deseskusatu du, ezin izan direlako Bruselara iritsi joan den asteazkenean Belgikan egindako greba orokorragatik, eta hiru mezu igorri ditu Agirregoitiak. Lehenik eta behin, "Europa aske, indartsu eta autonomo bat behar dugu, lehiakortasunari, segurtasunari eta bakeari buruzko gure bide-orri propioarekin, eta Donald Trumpen mehatxuak erabat errefusatzen ditugu. Gure balioak defendatu behar ditugu, eta demokrazia da gure giltzarria", aldarrikatu du.
Bigarrenik, ordezkari jeltzaleak Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestearen garrantzia defendatu du, aberastasuna eta gizarte demokratikoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen laguntzen duelako. "Europar Batasunaren aniztasunean eta boterean sinesten dugu, eta daukagun aukera bakoitzean defendatuko dugu". Azkenik, Agirregoitiak dei egin du "demokrazia, giza eskubideak, humanismoa, bakea, bidezko akordioak eta alde guztientzako onuragarriak eta errespetuzkoak diren harremanak defendatzera. Lidergo autoritarioei aurre egin behar diegu, eskuin muturrari eta estremismoari. Ezin da negoziatu", adierazi du.
Aitor Estebanen ordez eta EAJ-PNVren izenean, Agirregoitiak parte hartu du alderdi politikoetako lehendakaritzen lan-mahaian, eta nabarmendu du EAJ-PNVk alderdi humanista, demokrata eta Europaren aldeko gisa eman duen 130 urteko historia populismoen aurrean, eta herritarren kezkei zuzenean heltzeko eskatu du, hala nola bizi-kostuaren igoerari edo desberdintasun sozialei.
Renew Europe taldeak, EAJ-PNV atxikita dagoen Europako Parlamentuko legebiltzar-taldeak antolatutako bileran, besteak beste, demokrazia, zuzenbide-estatua, Europar Batasunaren hedapena eta segurtasuna eta defentsa izan dira hizpide. Bilera EBko estatuburu eta gobernuburuen goi-bilera bakoitzaren aurretik antolatzen da erregularki, eta hainbat lan-panelez gain, eurodiputatuak eta Renew familiako komisario europarrak, Irlandako lehen ministro Michéal Martin, Eslovenia, Robert Golob eta Estoniako lehen ministro Kristen Michal bertaratu dira.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















