Prentsa Aretoa

Berriak

2025/10/21

Juan Mari Aburto: “Olabeagan egiten ari garen prozesuarekin, Bilbo eraldatzen jarraitzen dugu”

Proiektuan aurreikusita dago trenbidearen trazadura Zorrotzarekin konektatzeko errepidearen azpian lurperatzea, eta horrek aukera emango du datozen hamar urteetan 600 etxebizitza inguru eraikitzeko, bai eta plaza bi eta parke bat ere

rss Ezagutzera eman
Juan Mari Aburto: “Olabeagan egiten ari garen prozesuarekin, Bilbo eraldatzen jarraitzen dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Olabeaga auzoa eraldatzeko prozesuak urrats erabakigarria eman berri du. Bilbao Ría 2000 ekimenak aurreikusten du 2025a amaitu baino lehen onestea auzo horretan trenbidea integratzeko proiektuaren agiriak, bai eta eremuaren hiri-antolamendurako lehiaketarenak ere. Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen hitzetan, “amesten dugun Olabeaga definitu nahi dugu, eta nola eraldaketa honekin Bilbo eraldatzen jarraitzen dugun”.

Planaren arabera, trenbidearen egungo trazadura lekuz aldatuko da, eta Zorrotzarekin lotzen duen errepidearen azpitik igaroko da; horri esker, lursailaren azalera handia libratu ahal izango da. Bertan, 600 bat etxebizitza, bi plaza eta parke bat eraikitzea aurreikusten da, itsasadarrari irekitako hiri-espazio berri bat osatuz.

Aburtok azpimarratu duenez, proiektu hau ere bada “Olabeagaren hobekuntza eta eraldaketa integralerako abiapuntua”, itsasadarraren inguruan potentzial handia duen auzoa delarik. Azpimarratu du, halaber, jarduera hau konplexua eta epe luzekoa izango dela, eta hainbat administraziok modu koordinatuan lan egingo dutela hurrengo hamarkadan. Proiektua guztiz bateragarria izango da inguruan abian dauden edo aurreikusita dauden beste jarduketa batzuekin, hala nola hegoaldeko trenbide-saihesbidearekin, tranbia Zorrotzaurreraino luzatzearekin edo inguruko hiri-garapenarekin berarekin.

Trenbidearen integrazio-prozesuan eta hiri-antolamenduan bizilagunak eurak elementurik garrantzitsuenak direlako, Bilbao Ría 2000 entitateak kontaktuak hasi ditu jada, informazioa emateko eta ekarpenak jasotzeko. Lehenengo bileretan 150 lagunetik gora izan dira. Epeei dagokienez, trenbidearen integrazioaren oinarrizko eta eraikuntza-proiektua 24 hilabeteren buruan egingo da, eta, horren ondoren, obrak lizitatzeko epea irekiko da, epe hau sei eta bederatzi hilabete artekoa izango delarik. Ondoren, aurkeztutako proposamenak aztertuko dira. Horregatik, alkateak adierazi duenez, “oso zaila da lau urte baino lehen lanak hasi ahal izatea”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!