Prentsa Aretoa
Berriak
2025/10/16
Aldundiak gaineko pasabide bat eta espaloi berriak egingo ditu oinezkoen segurtasuna hobetzeko N-634 errepidean, Amorebieta-Etxanoko San Antonio auzoan
Lanak hilaren amaieran hasiko dira eta sei hilabete iraungo dute
Bizkaiko Foru Aldundiak urriaren amaieran ekingo die N-634 errepidean oinezkoen iragazkortasuna hobetzeko lanei, Amorebieta-Etxanoko San Antonio auzoan. Proiektuaren asmoa da oinezkoen pasabide bat eraikitzea, bi ertzetan espaloiak egitea eta Durangorako autobus-geralekua tokiz aldatzea.
San Antonio auzoa bi ertzetan banatuta dago, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina bietan ere oinezko asko ibiltzen dira. Hala, ezkerraldean etxebizitza ugari dago; eskuinaldean, berriz, bi enpresa-zentro daude: Inbisa enpresa-parkea eta Arania enpresa. Eremu horiek errepidearen aurrez aurreko aldeetan daudenez, oinezkoen fluxu handia izaten da etxebizitzetatik autobus-geralekuetarantz, eta alderantziz. Gaur egun, ez dago konexio segururik oinezkoentzat, eta horrek arrisku handia dakar, N-634 errepidean trafiko-dentsitate handia izaten baita (20.000 ibilgailu inguru egunean).
Azterlana egin ondoren, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Saileko teknikariek ondorioztatu zuten irtenbiderik onena eta seguruena beste maila batean dagoen pasabide bat jartzea dela, eta, azkenean, metalezko taula duen pasabide tiranteduna eraikitzearen alde egin zuten. Eskailerak eta igogailuak jarriko dira pasabidera igotzeko, eta hura industrialdearen inguruan kokatuko da, errepidearen bi aldeetan aurrez aurre egongo diren autobus-geralekuen ondoan.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak kofinantzaturiko proiektu honek segurtasun- eta erosotasun-estandar altuak ekarriko ditu oinezkoentzat, zeinak bidearen erabiltzaile kalteberatzat jotzen baitira. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.619.158,04 euro da, eta sei hilabeteko epea dago aurreikusita obrak egiteko.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/29
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Bizkaiko Foru Aldundia
2025/10/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















