Prentsa Aretoa

Berriak

2025/10/29

Elixabete Etxanobe garraio publikoaren egungo tarifa-deskontuak 2026ko otsailaren 20ra arte zabaltzearen alde agertu da

Ahaldun Nagusiak adierazi du gaia Bizkaiko Garraio Partzuergoaren hurrengo kontseiluan planteatuko duela, “zuhurrak” izateko, Kongresuan deskontuak berandu onartzeak eragin ditzakeen atzerapenak saihesteko

rss Ezagutzera eman
Elixabete Etxanobe garraio publikoaren egungo tarifa-deskontuak 2026ko otsailaren 20ra arte zabaltzearen alde agertu da

ARGAZKIA JAITSI

Gerediagako Batzar Etxeak kontroleko beste osoko bat hartu du gaur goizean. Bertan, Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiaren irizpidea datorren urtean bere tarifen-politika “ez aldatzea” dela, kalitateko garraio publikoari eustearen eta herritarrak erabiltzera animatzearen arteko oreka bermatzeko. Etxanobek gogora ekarri duenez, Aldundiak esfortzu handia egiten du aurrekontuetan, urtero “200 milioi euro ingurukoa”, garraio publikoko zerbitzuak herritarren mugikortasun beharrei erantzungo diela ziurtatzeko; etengabeko hobekuntza “lehentasunezko ildoa” da Foru gobernuarentzat.

Espainiako Gobernuak datorren urtean deskontuen jarraipenaren inguruan erabakirik hartu ez izanak sortutako ziurgabetasunaren inguruan, ahaldun nagusiak “funtsezko” mezu bi eman ditu. Lehenengo eta behin, aurreko urteetako egoera ez errepikatzeko itxaropena agertu du, deskontuen Errege-dekretuak azken orduan (abenduaren 28an) argitaratu zirela gogoraraziz eta tarifen gainean egiten den edozein aldaketak ezarritako epeak bete behar dituela baieztatuz. Gobernu zentralari dei egin dio, segurtasun juridikoa handitzeko eta garraio publikoan eskumena duten erakundeei autonomia handiagoa emateko formulak bilatu ditzan. Bigarrenez, eta aurreikuspen eta erantzukizun neurri bezala, Etxanobek iragarri du Aldundiak datorren azaroaren 6an Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) Kontseiluari helaraziko diola gaur egun indarrean dauden tarifen politikako neurria partzuergoko tituluetan zabaltzeko proposamena. Helburua da erabiltzaileek “deskontu berberak izatea 2026ko otsailaren 20ra arte”.

Etxanobek adierazi duenez, Gobernu zentralak herritarrentzat onuragarriak izango diren deskontu berriak bultzatzen baditu, Aldundiak “orain arte moduan jokatuko du bizkaitarrek beherapen hori jaso dezaten”. Unean uneko neurri horretaz gain, Aldundiak egiturazko neurriak ezartzen jarraituko du garraio publikoaren erabilera sustatzeko, besteak beste, eremuak 5etik 3ra murriztea, Bizkaibusen eta beste garraio batzuen barruko garraio-aldaketen ordainketa kentzea, 12 urtetik beherakoentzako doakotasuna eta aldi baterako tituluetan %20ko deskontuak aplikatzeko konpromisoa, gaur egun indarrean dauden deskontu neurriak bertan behera geratzen badira.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!