Prentsa Aretoa
Berriak
2025/11/03
Bilbok 751 milioi izango ditu 2026an, segurtasuna, etxebizitza, zerbitzu publikoen kalitatea eta enplegua lehenesteko
Juan Mari Aburto alkateak aurreratu duenez, “aurrekontu koherente eta jasangarria da, zero zorra eta kontu saneatuak mantentzen ditu, hiriaren etorkizunerako proiektu garrantzitsuak egin ahal izateko konpromisoa bermatzeko”
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak 2026ko ekitaldirako udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur. Marta Ajuria Ogasuneko zinegotziarekin eta Gobernu Taldearekin batera, hiria arautuko duten kontuak prestatzeko oinarri izan diren gakoak eta ardatzak azaldu ditu.
Aurten, Udalak 751 milioi euro izango ditu, 2025ean baino 32 milioi euro gehiago. Ehunekotan, %4,5 gehiago. Alkateak aurreratu duenez, “aurrekontu jasangarri eta koherentea da, eta, lehentasunezko helburu gisa, herritarrek planteatu dizkiguten beharrei eta erronkei erantzun nahi diegu, segurtasuna, etxebizitza, hirigintza-hobekuntzetako inbertsioa, zerbitzu publikoen kalitatea eta enplegua indartuz”.
Premisa garrantzitsu gisa, alkateak adierazi du datorren urteko kontuak foru ogasunek “diru gehiago bildu izanaren testuinguru” batean egin direla, arau fiskalak betez (aurrekontu-egonkortasuna, gastu-araua eta finantza-jasangarritasuna). Oinarri horrekin, aurrekontu berriaren gakoek lehentasuna emango diote “herritarrentzako kalitatezko udal-zerbitzu publikoak mantentzeari, esate baterako garraio publikoa, garbiketa, kultura- eta kirol-ekipamenduak, eta adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintza eta arreta”. Horrez gain, Juan Mari Aburtok azpimarratu du helburua “Pertsonak, auzoak eta garapen ekonomikoa gure eguneroko jardueraren erdigunean jartzea”.
2026rako aurreikusitako “jarduketa guztiak “zero zorra” duten aurrekontuei eutsiz egingo dira, eta soberakinak gordeko dira etorkizuneko proiektuetarako, trenbide-azpiegitura garrantzitsuak egin ahal izateko konpromisoa bermatzeko. Azpiegitura horien artean daude Zorrotzan trenbidea lurperatzea, AHT, Peñascal berroneratzea... Hiriaren alde lan egiten dugu epe labur, ertain eta luzean, konprometitutako ekintzak alde batera utzi gabe, eta horretarako prest egon behar dugu eta funtsak eduki behar ditugu. Arduragabekeria litzateke aurreikuspen hori gabe jardutea, Bilbok aurrera eta hobera egiten jarraituko duela ziurtatu behar baitugu”.
Nabarmenak...
EBB
2025/11/23
Bizkaia BBNN
2025/11/19
Bizkaiko Foru Aldundia
2025/11/17
EBB
2025/11/14
Eusko Legebiltzarra
2025/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















