Prentsa Aretoa
Berriak
2026/01/15
Gernikako EAJ- Guztiontzako Herria eta EH Bilduren arteko aurrekontuen akordioak Gorroño betikotu nahi duela kritikatu du
Gernikako EAJ-PNVk Jose Maria Gorroño buru duen alderdiak eta EH Bilduk lortutako akordioa kritikatu du, hurrengo agintaldiari begira Gernikan ezer ez aldatzeko oinarriak jarri nahi dituen akordioa delako. "Gorroño betikotzea eta desgobernua luzatzea besterik ez du ekarriko " adierazi dute udaleko talde jeltzaletik.
Jeltzaleek azaldu dutenez, Gernikak "ez du inolako bermerik eskaintzen herritarren ongizatearekin, garapen iraunkorrarekin eta zerbitzuen aurrerapenarekin".
Xabier Irazabal taldeko bozeramaileak esan duenez, alkateak alderdi guztien arteko akordioak lortzeaz hitz egiten zuen arren, akordioa EAJ alde batera utzita eta EAJ zokoratzeko helburuarekin diseinatu da. Eusko Alderdi Jeltzalea udal kudeaketatik aldendu nahi izan dute. Gogoratu du gainera, ez zaiela jaramonik egin udal talde jeltzaleak urrian egindako proposamenei.
Egoera horren aurrean, EAJ-PNVk ohartarazi du adi egongo dela eta proposamenak egiteko jarrera izango duela herritarren interesak defendatzeko, interes alderdikoiak alde batera utzita. "Argi dago Gernika-Lumon alternatiba bakarra EAJ dela" amaitu du Irazabalek.
Nabarmenak...
TRAPAGARAN
2026/07/15
LEZAMA
2026/07/15
ONDARROA
2026/07/14
PORTUGALETE
2026/07/14
MARKINA-XEMEIN
2026/07/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












