Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/06
Elorrioko EAJ-PNV-k babesa adierazi dio Elorrio Rugby Taldeari eta zelaiaren egoera txarrari irtenbidea bilatzeko eskatzen du
Talde jeltzaleak klubari entzuteko eta instalazioak hobetzeari lehentasuna emateko eskatu dio udal Gobernuari
Elorrioko EAJ-PNV-k bere babesa adierazi dio Elorrio Rugby Taldeari atzoko udalbatzarrean hainbat jokalarik parte hartu ostean. Bertan errugbi zelaiaren egoera txarra eta maila hobeetan lehiatzen jarraitzeko aurkitzen dituzten zailtasunak salatu zituzten.
Klubeko bi ordezkariek azaldu zuten bezala, “euria egiten duenean, lurra urez betetzen da eta ezinezkoa bihurtzen da; fokuak baxuegi daude eta jokoa zailtzen dute; eta, gainera, hori gutxi balitz, taldeak ezin du mailaz igo, zelaiak ez dituelako eskatzen diren baldintzak betetzen”.
Alderdi jeltzaleak ohartarazi duenez, “bere parte-hartzea guztiz legitimoa eta errespetuzkoa izan zen, baina, tamalez, udal Gobernuak kritika gisa hartu zuen klubaren errealitatea bertatik bertara entzuteko aukera gisa baino gehiago”.
Elorrioko EAJ-PNV-k klubari emandako babesa berretsi du eta eskertu egin du “Elorrio Rugby Taldeak azken urteetan egindako lan handia, bai kirol arloan, bai Elorrioko gazteen artean baloreak sustatzen, eta, zalantzarik gabe, ahalegin horrekin bat datozen instalazioak merezi dituzte”.
Lehentasun kontua
Bestalde, udal Gobernuak egoera hori justifikatu zuen baliabide eta dirulaguntza faltaz hitz eginez, “baina harritzen gaitu azken urteetan antzeko kostuko beste proiektu batzuk kanpoko laguntzarik gabe gauzatu izanak. Lehentasunen kontua dela uste dugu, eta errugbiak ere udalen arreta merezi duela”, azpimarratu dute EAJ-PNVtik.
Ildo horretan, jeltzaleek gogorarazi dute dirulaguntzak ez direla bakarrik iristen: “Horiek lortzeko lan egin behar da, proiektu sendoak aurkeztu eta jarraipena egin. Agian hori da arazoa, ez baita beharrezko ahaleginik egin eremuan hobekuntzak egiteko aukera emango duten laguntza horiek aurkitzeko”.
Hala, talde jeltzaleak “klubarekin hitz egiteko esertzeko, haien beharrak entzuteko eta benetako konponbideak bilatzeko" eskatu dio Gobernu taldeari. “Kirola eta gure gazteria funtsezkoak dira Elorrioko etorkizunerako. Horiek zaintzea guztion zeregina da”.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












