Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/12
BBBko presidenteak Santurtziko alkatearen "erantzukizuna eta ausardia" azpimarratu ditu
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Karmele Tubilla alkatearen “konpromisoa, dedikazioa eta lana" eskertu ditu.
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak agerraldia egin du gaur eguerdian Karmele Tubilla Santurtziko alkateari "bere konpromisoagatik, dedikazioagatik eta lanagatik eskerrak emateko". Ansolak nabarmendu du Tubillak beti erantzukizun handiz jokatu duela bere herriaren onerako.
Ansolaren ustez, alkateak eman duen urratsak eskuzabaltasuna erakusten du. "Erantzukizunaren eta ausardiaren adibide da, alderdiaren irudiari kalte egiten ari zaiola uste du eta aldentzea erabaki du", azaldu du.
Azkenik, Santurtziko gobernagarritasuna bermatzeko lanean ari direla iragarri du BBBko presidenteak. "Ahalik eta epe laburrenean, datozen hauteskundeetara arte udalaren buru izateko proposatutako pertsona bozkatuko dute eta ordura arte, Edorta Rodrigo alkateordeak hartuko du Udalaren gidaritza, jarduneko alkate gisa".
Nabarmenak...
DURANGO
2026/05/22
BARRIKA
2026/05/22
ABADIÑO
2026/05/21
MUNGIA
2026/05/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/08/13
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












