Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/18

Lemoizko EAJ-PNVk 2026ko Udal Aurrekontuaren aurka bozkatu du, gobernuak akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean

EH Bilduren udal gobernuak ez du Lemoizko EAJ-PNVko proposamenik onartu, eta ez du elkarrizketarako eta gutxieneko akordioak lortzeko borondaterik erakutsi. Lemoizko EAJ-PNVk zenbait neurri proposatu ditu, besteak beste, Andrakako trafikoa berrantolatzea, Armintzan aparkalekua egitea, Torreburuko (Urizar) birmoldaketa edo auzo guztietan azpiegiturak hobetzea.

Ezagutzera eman
Lemoizko EAJ-PNVk 2026ko Udal Aurrekontuaren aurka bozkatu du, gobernuak akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Lemoizko EAJ-PNVk 2026ko Udal Aurrekontuaren aurka bozkatu du, EH Bilduko gobernu taldeak gutxieneko akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean eta jeltzaleek aurkeztutako proposamen guztiak atzera bota ondoren.

Lemoizko EAJ-PNV azken momentura arte saiatu da aurrekontuan udalerrirako lehentasunezkotzat jotzen dituen gaiei buruzko oinarrizko konpromisoak sartzen. Hala ere, EH Bilduk baztertu egin ditu planteatutako proposamenak.

Lemoizko jeltzaleek proposatutako neurrien artean, hauek nabarmentzen dira:

•            Andrakako trafikoa berrantolatzea.

•            Armintzan aparkaleku bat egitea.

•            Urizarko Torreburu ingurua birmoldatzea.

•            Lizitazio berriak bultzatzea.

•            Auzo guztietako azpiegiturak hobetzea, bideak, espaloiak edo argiteria publikoa.

“Ez dugu eskatu proposatutako guztia onartzea, baina bai bateron bat behintzat garatzeko gitxieneko konpromiso bat hartzea, modu ordenatuan, epe eta lehentasun argiekin, baina ezinezkoa izan da”, adierazi dute.

Horregatik guztiagatik, eta edozein motatako akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean, Lemoizko EAJ-PNVk 2026ko Udal Aurrekontuen aurka bozkatu du.

Lemoizen alde lanean jarraitzeko konpromisoa

EAJ-PNVtik lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dute, udalerrirako inbertsio eta proiektu positibo berriak sartzea ahalbidetuko duten akordioak lortzeko, elkarrizketatik, erantzukizun instituzionaletik eta interes orokorraren defentsatik abiatuta.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!