Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/23
Abanto-Zierbenako EAJ-PNV udalerri-eredu irisgarria eta kohesionatua finkatzen ari da
Jeltzaleek San Miguel Etxetaldeko igogailu publiko berriak martxan jartzea eta 2026rako aurreikusitako inbertsioak balioan jarri dituzte. Jarduerak udalerri bidezkoagoa, konektatuagoa eta pertsonak erdigunean jartzen dituena eraikitzeko estrategiaren barruan kokatzen dira.
Abanto-Zierbenako EAJ-PNVk mugikortasunaren eta irisgarritasunaren arloan egiten ari den etengabeko lanaren garrantzia nabarmendu du, eta berriki egindako jarduketek eta 2026rako aurreikusitakoek estrategia argi bati erantzuten diotela azpimarratu du: oztopoak kentzea eta Abanto-Zierbenako auzoen arteko lotura sendotzea. Udalerria malkartsua da, eta auzoak malda eta distantziek banatzen dituzte; horregatik, irisgarritasuna funtsezkoa da.
San Miguel Etxetaldeko igogailu publiko berriak martxan jarri dira, Cotarro auzoa eta El Minero etorbidea lotuz eta bien arteko 11 metroko desnibela gaindituz. Ibilbide-orri horren adibide argia da. Jarduketak 1.288.235 euroko inbertsioa suposatu du, eta Udalak 395.106 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik. Abanto-Zierbenako EAJ-PNVren ustez, erakundeen arteko lankidetza hori ezinbestekoa da proiektu estrategikoak errealitate bihurtzeko.
Jeltzaleek nabarmendu dute esku-hartze hori ez dela obra bakan bat izan, baizik eta plangintza koherente baten parte dela, udaleko Irisgarritasun Planean jasoa eta 2023-2027 legegintzaldirako herritarrekin hartutako konpromisoekin bat datorrena. "Irisgarritasuna ez da osagarria, justizia sozialarekin eta eraiki nahi dugun herri-ereduaren lotuta dago. Adinekoak, mugikortasun murriztua duten pertsonak edo orgatxoak dituzten familiak auzo guztietan autonomiaz eta segurtasunez mugitzea nahi dugu", adierazi dute.
Igogailuek, arrapala, eskailera, zoladura eta ingurunearen berrurbanizazioarekin batera, El Minero etorbidetik San Miguel Etxetaldearen goiko aldeko atalondoetaraino ibilbide irisgarri osoa sortzea ahalbidetzen dute, auzotarren aspaldiko eskaerari erantzunez.
2026rako estrategia integrala
Abanto-Zierbenako EAJ-PNVk azpimarratu du mugikortasun irisgarri eta jasangarria lehentasuna izango dela 2026an ere. Aurreikusitako jarduketen artean irisgarritasunarekin eta elementu mekanikoekin lotutako esku-hartze berriak daude, hala nola jubilatuen etxerako igogailua Gallartan, Eusko Gudarien igogailua eta pasabidea egokitzea eta El Canon hobekuntzak egitea, 838.000 euroko inbertsio globalarekin. Horrez gain, pasabide berriak eraikitzea, arreta berezia behar duten udalerriko puntuetan hobekuntzak egitea, urbanizazio-proiektuak garatzea, bideak hobetzea eta hainbat auzotan aparkalekuak egokitzea aurreikusten da.
Abanto-Zierbenako EAJ-PNVren ustez, inbertsio horiek plangintzan, zorroztasunean, egonkortasunean eta lankidetzan oinarritutako politika egiteko modu bat islatzen dute, herritarren benetako beharrak lehenesten dituen kudeaketa eredu arduratsua.
"Jarraitutasunik gabeko jarduera puntualen aurrean, EAJ-PNV etorkizunerako proiektu sendo batekin ari da lanean. Igogailu bakoitzak, arrapala bakoitzak eta bide zein espaloietako hobekuntza bakoitzak lurralde-kohesioa eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu", nabarmendu dute.
Mugikortasuna, kohesioa eta garapena
Abanto-Zierbenako EAJ-PNVk azpimarratu du mugikortasuna ez dela garraiora mugatzen; zuzenean lotuta dago garapen ekonomikoarekin, tokiko merkataritzarekin, zerbitzu publikoetarako sarbidearekin eta auzoen arteko berdintasunarekin. Peñucas, Gallarta, Las Carreras eta Cotarroko jarduketak helburu beraren parte dira: udalerria orekatzea eta auzoen arteko lotura estutzea.
"Herri irisgarri bat bidezkoagoa da, dinamikoagoa eta aukera gehiago eskaintzen ditu. Hori da defendatzen dugun Abanto-Zierbena: modernoa, inklusiboa eta auzoen arteko oreka duena" gogoratu dute EAJ-PNVtik, herritarren egunerokoa hobetzeko politika erabilgarri eta arduratsuak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsiz.
Nabarmenak...
ABADIÑO
2026/02/25
MARKINA-XEMEIN
2026/02/25
MUSKIZ
2026/02/24
MARURI-JATABE
2026/02/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












