Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/24
Muskizko EAJ-PNVk positibotzat jo du Muskizko saihesbidea aztertzen jarraitzea ahalbidetzen duen aurrerapen administratiboa
Erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du eta herritarren beharrei entzuten jarraituko duela adierazi du.
Muskizko EAJ-PNV pozik agertu da Muskizko Saihesbidearen proiektua aztertzen jarraitzeko aukera ematen duen aurrerapen administratiboarekin. Izatez, Bizkaiko Foru Aldundiak udalerrirako azpiegitura estrategiko hau definituko duen alternatiben azterlana idazteko lehiaketa publikoa egin berri du.
Alderdi jeltzalearen ustez, erabaki hori aurrerapauso garrantzitsua da herritarrek luzaroan espero izan duten konponbidea lortze aldera: hirigunea zeharkatzen duen trafikoa arintzea, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko.
Halaber, Cotorrio ibaiak uholdeak eragiteko duen arriskuei aurre egiteko balio izango du Saihesbideak eta, hasierako fasetik, integratu egingo ditu irizpide teknikoak, ingurumenekoak eta hirigintzakoak.
Muskizko EAJ-PNVk azpimarratu nahi izan du ere, behin betiko proiektua zehaztu aurretik, garrantzitsua dela urrats sendoak ematen jarraitzea geologiari, ingurumen-inpaktuari eta trazadurari buruzko azterlanak beharko dituen jarduera konplexu honetan. Alderdiak azpimarratu du ere azterketa teknikoak erabakiko duela behin betiko aukerarik onena, interes orokorrari eta eragingo dien udalerriei erreparatuta.
Proiektua dagoeneko jendaurrean aurkeztutako alternatiba batean dauka oinarria. Abanto-Zierbenatik abiatu eta BI-2701 errepidearekin lotuko litzateke, Muskiz erdiguneko trafikoa arintzeko zenbait irtenbide teknikoren bidez. Hala ere, orain lizitatzen den azterlanak zehatz-mehatz aztertu beharko ditu baldintza geoteknikoak, ingurumenekoak eta trazadurakoak, behin betiko konponbidea irizpide tekniko zorrotzekin zehaztu aurretik.
Muskizko EAJ-PNVk goraipatu egin du Aldundiak duen konpromisoa Meatzaldeko lurralde-kohesioa eta garapena indartzeko eta mugikortasun seguruagoa, ordenatuagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe Muskizen egon da arestian
Duela gutxi, Muskizko Batzokian, bilera irekia egin zuten Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanoberekin. Hitzaldia ere eman zuen Etxanobek bertan eta, udalerriarentzat estrategikoak diren beste gai batzuen artean, mugikortasun-beharrak eta Saihesbidea bezalako azpiegitura-proiektuei buruz ere aritu ziren.
Mota horretako elkarrizketa-guneek aukera ematen dute informazioa zuzenean partekatzeko eta herritarren kezkak entzuteko, erakundeen arteko lankidetza indartuz eta Saihesbidea bezalako proiektu konplexuek zorroztasunez eta adostasunez aurrera egiten jarrai dezaten.
Alderdiak berrestu egin du erakundeekin elkarlanean jarraitzeko duen prestutasuna, Saihesbidearen proiektuak ahalik eta gardentasun, parte-hartze eta ingurunearekiko sentsibilitate handienarekin aurrera egin dezan. Behin betiko erabakiek herritarren ongizatea eta lurralde oreka kontuan izango dituztela bermatu nahi du Muskizko EAJ-PNVk.
Muskizko EAJ-PNVren hitzetan, “Muskizek etorkizunean beharrezko azpiegiturak izan ditzan jarraituko dugu lanean. Urrats garrantzitsu honek argi uzten du erakundeek gure udalerriarekin duten konpromisoa”.
Muskizko EAJ-PNVk inplikatuta jarraituko du jarduera estrategiko honen jarraipenean, ziur baitaude lankidetzak eta elkarrizketa instituzionalak konponbide orekatu bat zehaztea ahalbidetuko dutela, lurraldearen garapena indartu eta Muskiz etorkizuneko erronketarako prestatuko duena.
Nabarmenak...
ABADIÑO
2026/02/25
MARKINA-XEMEIN
2026/02/25
ABANTO-ZIERBENA
2026/02/23
MARURI-JATABE
2026/02/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












