Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/24

Sopuertako EAJ-PNV abstenitu egin da 2026ko Aurrekontuen bozketan

EAJ-PNVk azaldu duenez, “anbiziorik gabeko kontuak dira, eta ez diete erantzuten udalerriaren etorkizuneko beharrei eta erronkei”. Osoko bilkuran, Igor Peralek EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu du Sopuertako Udalean.

Ezagutzera eman
Sopuertako EAJ-PNV abstenitu egin da 2026ko Aurrekontuen bozketan

ARGAZKIA JAITSI

Sopuertako EAJ-PNV abstenitu egin da gaurko ezohiko bilkuran egindako udal aurrekontuen bozketan, aurkeztutako kontuek “anbiziorik ez dutela eta udalerriaren etorkizuneko beharrei eta erronkei erantzuten ez diétela” iritzita.

Talde jeltzaleak adierazi duenez, aurrekontu dokumentuan “oinarrizko inbertsioak eta garrantzi txikikoak” jasotzen dira, “udalerriaren garapena bultzatzeko proiektu estrategikoak sartu gabe eta herritarren bizi-kalitatea hobetu gabe”. Zentzu horretan, Sopuertako EAJ-PNVk ohartarazi duenez, “garrantzi handiagoko proiektuak gerakinaren kargura gauzatu nahi dira, eta horrek plangintza eta aurrekontu-proiektu sendorik eza agerian uzten du”.

Talde jeltzaleak azpimarratu duenez, EH Bilduren gehiengo osoak eragiteko ahalmena mugatzen du, eta “aurrekontuen dokumentua hobetzeko benetako maniobra-tarterik gabe uzten gaitu".

Igor Peral, Sopuertako EAJ-PNVko zinegotzi berria

Ezohiko bilkuran, Igor Peralek EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu du Sopuertako Udalean. Jeltzaleek ongietorria eman diote, eta azpimarratu dute “EAJ-PNVren konpromisoa indartzen” duela, “gertuko politika arduratsua eta herritarren benetako beharretara bideratua”.

Sopuertako EAJ-PNVk, azkenik, udalerriarekiko konpromisoa berretsi du, “Sopuertak aurrekontu handinahiagoak behar ditu, etorkizunerako ikuspegiarekin eta udalerriarentzat proiektu eraldatzaileak bultzatzeko gai direnak”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!