Prentsa Aretoa
Berriak
2026/02/25
Markina-Xemeingo EAJ-PNVk babes osoa agertu dio erasoa jasan duen udal agenteari eta bere jarrera zuzentzeko eskatu dio alkateari
EAJ-PNVk pintaketak eta udal-langileak jasandako erasoa irmo gaitzetsi ditu, eta salatu du EH Bilduren gobernuak ez dituela gertakariak kondenatu, ezta agentea babestu ere.
Markina-Xemeingo EAJ-PNVk bere babes osoa adierazi dio urtarrilaren 3an udalerrian pintadak egiten ari ziren bi pertsona identifikatzen ari zela eraso egin zioten udaltzainari. Gertatutakaok Ertzaintzaren esku-hartzea behar izan zuen.
Alderdiak erabat gaitzesten ditu pintadak eta agenteak jasandako erasoa, bizikidetzaren eta ordena publikoaren aurkako erasoak baitira, baita markinarren segurtasuna bermatzen dutenen aurkakoa ere.
EAJ-PNVk azpimarratu du garrantzitsua dela erakundeek langile publiko erasotuei babes argia eta ñabardurarik gabea ematea, ESAN sindikatuak duela gutxi egindako komunikatuetan jaso duen bezala, EH Bilduri eskatuz "Euskal Poliziaren aurkako eraso edo mehatxu bakoitzaren gaitzespen publiko, argi eta osoa“ egiteko, “erlatibizatu eta koartadarik gabe". Beren eginbeharra betetzen duten agenteei esplizituki babesa emateko eskaera egin dio sindikatuak EH Bilduri.
Hala ere, EAJ-PNVk kezkaz adierazi du EH Bilduren udal gobernuak ez diola babes instituzional hori helarazi agenteari; aitzitik, alkateak publikoki aurpegiratu zion bere jokabidea, protokoloa betetzen ote zuen zalantzan jarriz. Are gehiago, alkateak, otsailaren 17ko osoko bilkuran, adierazi zuen ez zuela uste gertakari hori plenoan aztertu beharreko gaia zenik, eztabaida saihestu nahian.
"Ezin dugu onartu elkarbizitzaz eta legea betetzeaz arduratzen dena publikoki seinalatzea interes orokorra defendatzeagatik. Markina-Xemeingo Udalak arauak eta guztion segurtasuna bermatzen duten langileak argi eta irmo babestuko behar ditu", adierazi dute.
EAJ-PNVk zerbitzu publikoen defentsarekin, langileen babesarekin eta Markina-Xemeingo bizikidetzaren aurkako edozein indarkeria edo bandalismo-ekintzaren aurrean erantzun instituzional irmoa sustatzearekin duen konpromisoa berretsi du.
Nabarmenak...
ABADIÑO
2026/02/25
MUSKIZ
2026/02/24
ABANTO-ZIERBENA
2026/02/23
MARURI-JATABE
2026/02/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












