Prentsa Aretoa
Berriak
2026/03/26
Javi Zorriqueta Gojenola izango da EAJ-PNVren hautagaia Galdakaoko Alkatetzarako
Alderdikideek Zorriquetaren izendatzea babestu dute, Galdakaoko etorkizunarekin konprometitutako proiektu berritu eta hurbil baten aldeko apustua eginez.
Galdakaoko EAJ-PNVk Javi Zorriqueta Gojenola izendatu du Alkatetzarako hautagai hurrengo udal hauteskundeetarako, uri erakundeak egindako barne prozesuaren ondoren. Jeltzaleen hautaketa honek profil prestatu baten aldeko apustua indartzen du, udalerrian errotuta eta herriari lotutako ibilbide profesional eta sozial zabala duena.
1974an Galdakaon jaioa, Zorriquetak heziketa akademiko eta profesional sendoa du. Zaragozako Unibertsitatean Albaitaritzan lizentziatu zen eta 2001etik Bilboko albaitaritza-klinika baten jabea da. Bere ibilbide akademikoan Eguzkibegi Ikastolan eta Resurrección Mª Azkue Ikastetxean egindako ikasketak ditu, baita Estatu Batuetako nazioarteko esperientzia ere.
1992. urteaz geroztik EAJ-PNVn afiliatuta dago, eta erantzukizun desberdinak izan ditu erakundearen barruan. Galdakaoko EGIko presidentea izan da, eta tokiko exekutibako kide, hainbat etapatan. Diruzain eta presidente ere izan da. Gainera, inplikazio aktiboa du esparru sozialean ere, Jatorrak ASTeko begirale izan zen.
Zorriquetak Galdakao dinamiko, inplikatu eta zorrotz baten izaera islatzen du, auzoetako errealitate eta beharrizanekin bat datorren proiektu serio batekin aurrera egin nahi duena.
"Ilusioz eta erantzukizun handiz hartzen dut ardura hau. Galdakaok proiektu serioa, hurbila eta anbizioduna behar du, eta prest nago proiektu hori gidatzeko, gure bizilagunen ongizatearekin konprometitutako talde batekin batera", adierazi du.
EAJ-PNVk etapa berri honi Galdakaorako alternatiba indartsu bat sendotzeko helburuarekin ekingo dio, kudeaketa onean, zerbitzu publikoen hobekuntzan eta udalerriaren garapen orekatuan oinarritua, hurbiltasunetik eta herritarrei modu aktiboan entzunez.
Nabarmenak...
GERNIKA-LUMO
2026/05/26
DIMA
2026/05/26
BARAKALDO
2026/05/26
ERMUA
2026/05/25
DURANGO
2026/05/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/08/13
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












