Prentsa Aretoa
Berriak
2026/03/31
Etxebarriko EAJ-PNVk Eneko Lekue hautatu du berriro 2027ko Udal Hauteskundeetarako alkategai
Uri Buru Batzarrak gertutasunean, kudeaketa onean eta udal zerbitzuen hobekuntzan oinarritutako proiektu alternatibo baten aldeko apustua indartu du.
Etxebarriko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Eneko Lekue aukeratu du berriro 2027ko udal hauteskundeetarako Alkatetzarako hautagai, egungo udal kudeaketaren alternatiba sendo bat eskaini nahi duen proiektu batekiko konfiantza berrituz.
Lekue, gaur egun Udalean EAJ-PNVren bozeramailea dena, 2019an hasi zen zinegotzi gisa bere ibilbide instituzionalean, eta 2023tik talde jeltzalearen buru da. Honen izendapenak indartu egiten du alderdiak politika erabilgarrian, entzute aktiboan eta herritarren benetako beharrei erantzun eraginkorrean oinarritutako proposamena eraikitzen jarraitzeko duen borondatea.
1980an Galdakaon jaioa, Eneko Lekue ingeniaria da eta ibilbide profesional zabala du arlo teknologikoan. Nazioarteko erreferentziazko enpresetan lan egin du, eta gaur egun proiektuen kudeaketan eta kalitate arloan ardurak ditu.
Maila pertsonalean, lotura estua du Etxebarriko gizarte-sarearekin; bertan sortu du bere familia eta aktiboki parte hartzen du tokiko ekimenetan, bai kirol, bai kultura eta bai hezkuntza esparruetan.
Lekueren hautaketa testuinguru jakin batean kokatzen da, izan ere, EAJ-PNVk nabarmendu du beharrezkoa dela udalaren kudeaketa eredua aldatzea, plangintza hobetzea, anbizioa izatea eta Etxebarriko lehentasunekiko arreta handiagotzea. Bereziki, udal zerbitzuen hobekuntzan, pertsonen zaintzan, bizikidetzan eta udalerriaren garapen orekatuan jarriko du arreta Lekuek.
“Etxebarrik bultzada berri bat behar du, pertsonak udal jardunaren erdigunean jarriz. Kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa behar du, etorkizuneko ikuspegia duen udal bat behar du”, adierazi du Eneko Lekuek.
Ildo horretan, gaineratu duenez, “EAJ-PNVn proiektu serio eta errealista bat osatzeko ari gara lanean, gure herritarren egunerokoa hobetzeko; izan ere, egungo kudeaketak sarri askotan ekimen eta anbizio falta erakutsi du, udalerriak dituen erronkei behar bezala erantzuteko”.
Nabarmenak...
DURANGO
2026/05/22
BARRIKA
2026/05/22
ABADIÑO
2026/05/21
MUNGIA
2026/05/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/08/13
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












