Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/14
Urdulizko EAJ-PNVk Jose Mari Zuazua izendatu du Alkatetzarako hautagai, “udal plangintza eta kudeaketa ona berreskuratzeko” konpromisoarekin
Hautagai jeltzaleak esperientzia handia du taldeen kudeaketan eta inplikazio handia du udalerriko bizitza sozialean, eta “gobernatzeko beste modu baten alde” egiten du, “zorroztasunean, gertutasunean eta Urdulizekiko benetako konpromisoan oinarrituta”.
Urdulizko EAJ-PNVk Jose Mari Zuazua aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako Alkatetzarako hautagai. Erabaki horrek indartu egiten du alderdi jeltzaleak kudeaketa eredu serio, planifikatu eta herritarren benetako beharretan oinarritutakoaren alde egiten duen apustua.
Jose Marik, urduliztarra betidanik, ibilbide profesional sendoa du industriaren arloan; 1996tik, Belgicast Internacionalen egiten du lan, lantaldeak gidatuz eta ekoizpen-prozesu konplexuak kudeatzen ditu. Bere profilak kudeaketan esperientzia, antolatzeko gaitasuna eta udalerriaren zuzeneko ezagutza uztartzen ditu, gizarte eta kirol esparruekin ere lotura estua baitu.
Bere ibilbide profesionalaz gain, herriko elkartegintzan ere inplikazio etengabea izan du, hainbat erakundetako kide izanik eta Urdulizen jarduerak antolatzen aktiboki parte hartuz.
EAJ-PNVk Zuazuaren izendapenaren berri emateaz gain, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osatzen duten egungo gobernu taldearen planifikazio, aurreikuspen eta gardentasun falta ere kritikatu du. Are gehiago, EAJ-PNVk Urdulizentzat defefendatzen duen proiektu politikoarekin lotutako neurriak hartzen ari direla adierazi dute.
Alderdi jeltzaleak uste du Urdulizek “gobernatzeko modua aldatu” behar duela, inprobisazioa eta estrategia argirik gabe hartzen dituzten erabakiak desagertaraziz.
Horren harira, Jose Mari Zuazuak adierazi du erronka honi “erantzukizunez, ilusioz eta Urdulizekiko konpromiso sakonez” egiten diola aurre, eta azpimarratu du “gure udalerriak plangintza behar duela, herritarrei benetan entzutea eta baliabide publikoak zorroztasunez kudeatzea”.
“Urdulizek ezin du bat-bateko erabakiekin jarraitu, ezta titular errazak lortzeko politikekin ere. Seriotasunez, proiektu errealistekin eta gure herriarentzako etorkizuneko ikuspegi argiarekin lan egiteko unea da”, esan du.
“Ikusten ari garen planifikazio faltaren aurrean, EAJ-PNVtik lana, esperientzia eta konpromisoa eskaintzen ditugu. Ondo kudeatutako Urduliz bat nahi dugu, zonalde bat bera ere zaindu gabe geratuko ez dena eta erabakiak pertsona guztiengan pentsatuz hartuko dituena”, gaineratu du.
Urdulizko EAJ-PNVk proiektu sendo bat lantzen jarraituko du datozen hilabeteetan, Urduliz Kalera programaren baitan erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta, herritarren konfiantza berreskuratzeko eta Urduliz egonkortasun, aurrerapen eta kohesio sozialaren bidean jartzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
BERRIA
2026/04/13
GETXO
2026/04/13
TRAPAGARAN
2026/04/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












