Prentsa Aretoa

Berriak

2026/04/17

Ondarroako EAJ-PNVk Pixape inguruko garbitasun eta mantentze-lanen gabezia salatu du, eta premiazko neurriak eskatu ditu

Jeltzaleak kezkatuta agertu dira auzoko espazio publikoen narriaduragatik eta edukiontzien zein igogailuaren inguruko egoera txarragatik, eta berehalako konponbideak eskatu dizkie EH Bilduren Udal Gobernuari.

Ezagutzera eman
Ondarroako EAJ-PNVk Pixape inguruko garbitasun eta mantentze-lanen gabezia salatu du, eta premiazko neurriak eskatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Ondarroako EAJ-PNVko udal taldea kezkatuta agertu da Pixapeko auzoa pairatzen ari den utzikeriagatik, izan ere, gaur egun "ez ditu gutxieneko garbitasun, mantentze eta kontserbazio baldintzak betetzen".

Martxoko azken Osoko Bilkuran, jeltzaleek mahai gainean jarri zituzten auzoan atzemandako hainbat arazo, hondakinen edukiontzien egoeratik hasita. Edukiontzi horiek zikinkeria, estankotasun arazoak eta inguruneari zuzenean eragiten dioten isurketak dituzte, bereziki Pixapeko plazan eta igogailuaren inguruan.

Era berean, EAJ-PNVk hondakinak pilatzen ari den orube edo etxebizitza baten egoeraz ohartarazi du, zabortegi baten antza hartzen ari dena. Alde horretatik, taldeak garbiketaren gaineko erantzukizuna argitzea eskatu du, eta, beharrezkoa izanez gero, Udalak subsidiarioki jardutea edo jabeari espazioa behar bezala mantentzeko eskatzea.

Aipatutako beste puntu bat igogailuaren egoera izan zen; izan ere, igogailuaren garbitasun falta eta narriadura dela eta, "udal-azpiegitura honen egoera kezkagarria eta desegokia" dela adierazi dute.

EAJ-PNVk azpimarratu du Pixape balio handiko gunea dela, bai paisaiagatik, bai auzoan bertan bizi diren herritar kopuruarengatik, adineko pertsona asko barne. “Ezin dugu onartu Pixape bezalako espazio bat baldintza hauetan egotea. Bizi-kalitatearekin eta auzotarrekiko errespetuarekin lotutako gai bat da”, adierazi dute.

Ildo horretan, talde jeltzaleak Udal Gobernuari berehalako neurriak hartzea eskatu dio, eremuaren garbitasuna, mantentzea eta kontserbazioa hobetzeko. Osoko Bilkuran adierazitakoaren arabera, gobernu taldeak konpromisoa hartu du edukiontzien arazoa mankomunitatera eramateko eta udal brigadari jakinarazteko plazan jarduteko beharra.

Hala ere, EAJ-PNVk ohartarazi du konpromiso horien jarraipen zehatza egingo duela. "Benetako hobekuntzarik ikusten ez badugu, konponbideak proposatzen jarraituko dugu. Ondarroak kudeaketa eraginkorragoa eta bere espazio publikoak gehiago zaintzea behar du ", gogoratu dute.

Azkenik, taldeak hiri-altzarien egoeran ere jarri du arreta, bereziki bankuetan. Inguruko argiteria publikoarekin lotutako mantentze eta garbiketa lanak ere hobetu beharra daudela adierazi dute.

 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!