Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/17
EAJ-PNVk Mireia Elkoroiribe Zenikaonandiarengan duen konfiantza berritu du Durangoko Alkatetzan jarraitzeko
Egungo Alkatea berriro ere zerrendaburu izango da, afiliatuen gehiengo osoaren babesari esker, legealdi honetan martxan dauden proiektuak bultzatzen jarraitzeko helburuarekin.
Durangoko EAJ-PNVk Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia, Durangoko egungo Alkatea, berriro hautatu du gehiengo osoz 2027ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako alkategai gisa. Arlo publikoan zein pribatuan ibilbide sendoarekin Elkoroiribek konpromiso eta lidergo nabarmena erakutsi du udalaren buru gisa egindako lanean.
50 urte dituela, Mireia Elkoroiribek ibilbide profesional oparoa du: gaur egun Alkatea da, Durangaldeko Mankomunitateko presidentea, eta Eusko Jaurlaritzan ere aritu izan da, Garraio Zuzendari, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailean Kanpo Harremanetako aholkulari eta Osasun Sailburuaren kabineteko Zuzendari gisa. Horrez gain, sektore pribatuan ere jardun du, Dilusiones enpresaren sortzaile eta Montevideo tabernako kudeatzaile izan delarik.
Elkoroiribe Publizitatean, Harreman Publikoetan eta Marketinean graduatua da London Metropolitan University-an; Barne Komunikazioko masterra du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Turismoan diplomaduna da Deustuko Unibertsitatean. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa menperatzen ditu, eta horrek gaitasun handia ematen dio Durango tokian bertan zein nazioartean ordezkatzeko.
Elkoroiribek adierazi du bere helburua dela legealdi honetan martxan dauden proiektuak bultzatzen jarraitzea, besteak beste, Trenbidearen lurzoruak berreskuratzea, Ebazpen Handiko Osasun Zentroa, Tabira kirolgunea, merkatuaren eraberritze integrala, Saibin adinekoentzako zentro berria edo Etxebizitza Plana; guztiak ere Durangoren garapen eta ongizaterako funtsezkoak. “Denbora behar dugu proiektu horiek guztiak aurrera eramateko, gure udalerria eskualdeko erreferente bihurtuko baitute”, nabarmendu du hautagaiak.
Elkoroiribek ilusioz hartu du EAJ-PNVko zerrendaburu izateko bere hirugarren hautagaitza, oraindik lan handia dagoela egiteko sinetsita eta durangarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoz, “konpromisoz, ilusioz, konfiantzaz eta gertutasunez”.
Nabarmenak...
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
PLENTZIA
2026/04/15
BERRIA
2026/04/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












