Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/25
El presidente del BBB Iñigo Ansola insta a EH Bildu a que se implique en dar respuesta a los retos y oportunidades de Euskadi
"Etxebizitzan, segurtasunean, integrazioan eta industrian erabakitzeko eskatzen dizuet", dei egin die Ansolak, EAJ-PNVk arlo horietan duen konpromisoa nabarmenduz. BBBko presidenteak kritikatu du EH Bilduk ez duela Euskadirekin konpromisorik hartzen, "Madrilen guztiari baietz esaten dion bitartean". "Orain aukera paregabea dugu autogobernuan aurrera egiteko", esan dio ezker abertzaleari.
Iñigo Ansolak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Bilboko Alderdikide Egunean parte hartu du gaur, Deustuko San Pedro plazan, dozenaka afiliatu eta jarraitzailerekin batera.
Bere hitzaldian, Ansolak dei egin dio EH Bilduri euskal herritarrak gehien kezkatzen dituzten esparruetan aktiboki parte har dezan, hala nola etxebizitza gaietan, segurtasunean, pertsona migratuen integrazioan, industrian eta kalitatezko enpleguari dagokionean.
Ansolak Madrilen bakarrik "bustitzen" dela aurpegiratu dio EH Bilduri. Zezenketen munduko adibide bat jarriz, azaldu du Madrilen "toreatzaile-trajeak jansten dituztela eta astero euren faena” egiten dutela han. "Nik hemen ere jokatzea eskatzen dizuet, hondarretara irtetea, Euskadiko gaiak ez daitezela izan hutsaren hurrengo ", gaineratu du. "Lan handia dago hemen, erronka eta aukera asko", insistitu du Ansolak. "Madrilgo zezen-plazako ezkutalekua utzi eta Euskadiko hondarrera ateratzeko" eskatu die eta aldi berean, "autogobernuaren garapenean jauzi kualitatiboa" ematen laguntzeko eskatu dio ezker abertzaleari.
EAJ-PNVren konpromisoen artean, BBBko presidenteak segurtasunaren arloan egiten ari den lana azaldu du bere hitzaldian. "Zezen honi adarretatik eutsi diogu” adierazi du. Elkarlana azpimarratu du, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren elkarlana. Hartutako neurrien artean, honako hauek nabarmendu ditu: berrerortzearen eta arma zurien aurkako lege berrien garapena, epaiketa kopurua areagotu eta epaiketa azkarragoak egitea edo Eusko Jaurlaritzak giza baliabide eta bitarteko ekonomiko gehiago eskaintzea. "Batzuk etengabe ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa zalantzan jartzen... eta erabaki dute poliziak kaleetatik ateratzea, euren betekizunak murriztea, ordutegiak murriztea eta lanpostuak kentzea", leporatu die EH Bilduk gobernatzen dituen erakundeei.
BBBko presidenteak kritikatu duen beste alderdietako bat pertsona migratuen erregularizazioari buruzkoa da. "Immigrazio ordenatuaren aldekoak gara. Harrera mailakatua eta integrazio prozesu eraginkorra ahalbidetzekoaren aldekoak, eta ez da horrela izaten ari” salatu du Ansolak. Erabakiak hartzeko "presak" eta "planifikazio ezak", pertsonei "zailtasun larriak" eragiten dizkietela kritikatu du. "Migratzaileak errespetuz, duintasunez eta gizatasunez tratatu behar dira", aldarrikatu du. Eusko Alderdi Jeltzaleak gobernatzen dituen udalek erronka horri “neurriz” erantzungo diotela ziurtatu du, "zorroztasunez eta seriotasunez".
Etxebizitzari dagokionean, Iñigo Ansolak berretsi du Eusko Alderdi Jeltzaleak konpromisoa duela etxebizitza berria eraikitzeko behar den lurzorua eskura jartzeko. "Etxebizitza gehiago: publikoa eta pribatua. Etxebizitza gehiago erosgai eta alokairuan" aldarrikatu du.
Azkenik, Ansolak garapenaren, industriaren eta enpleguaren kalitatearen erronka aipatu du, eta hori "lehentasun nazionala" dela uste du. "Ez dago beste biderik: ekitea, inbertitzea, jasotzeko ereitea", laburbildu du, "gure etorkizuna eta ongizatea gaur egun hazkundea eta aukerak bermatuko dituzten erabakietan asmatzearen mende dago".
Anbizioa, konpromisoa eta harrotasuna
Gaur eguerdian egindako ekitaldiak Josu Ortuondo eta Ibon Areso alkateen ibilbideak omentzeko balio izan du. Era berean, Iñigo Ansola BBBko presidenteak animo hitzak izan dizkio Juan Maria Aburto alkateari, ekitaldian izan baita eta "egun gutxi barru udaletxera bueltatuko da".
Ansolak EAJ-PNV eredua nabarmendu du, Bilboren eraldaketa ahalbidetu duena, anbizio kolektiboan, hiriaren garapenean buru izan diren pertsonen konpromisoan eta kide izatearen harrotasunean oinarrituta. "Bilbo erreferente da munduan, hiria, ekonomia, ingurumena eta kultura eraldatzeagatik, eta bizi-kalitatearen, integrazioaren eta etorkizunerako ikuspegiaren adibide da" amaitu du Ansolak.
Nabarmenak...
IURRETA
2026/04/24
BERRIA
2026/04/23
FORUA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/22
MURUETA
2026/04/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












