Prentsa Aretoa

Berriak

2026/05/05

Basauriko EAJ-PNVk bide-segurtasunean aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du, auzotarren beharrekin bat datozen neurri eraginkorrekin

Jeltzaleek nabarmendu dute aurrerapausoa eman dela udalerriko hainbat puntutan argiztapena duten oinezkoentzako pasabideak ezartzeko. Jarduketa honek bide-segurtasuna hobetzen lagunduko du eta bat egiten du herritarrek eskari eta lehentasunekin.

Ezagutzera eman
Basauriko EAJ-PNVk bide-segurtasunean aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du, auzotarren beharrekin bat datozen neurri eraginkorrekin

ARGAZKIA JAITSI

Ekimenak 20 zebra-bide ingurutan  argi-balizak apurka-apurka jartzea aurreikusten du, eta egokitutako lehenengo pasabidea dagoeneko martxan da, Social Antzokiko zubiaren eta Arizgoiti plazaren artean. Proiektu honek, gainera, 2025eko aurrekontu parte-hartzaileen bidez herritarrek egindako eskaeretako bati erantzuten dio.

EAJ-PNVk azpimarratu du horrelako esku-hartzeek “prebentzioa eta segurtasuna indartzen dutela egunerokotasunean, bereziki oinezkoak eta ibilgailuen trafikoa batu edo gurutzatzen diren guneetan”. Hobekuntza txikiek “bizi-kalitatean eragin oso garrantzitsua” izan dezaketela gogoratu dute.

Ildo horretan, alderdi jeltzaleak adierazi du Basaurirako duen proiektuak herritarren benetako beharrak entzutea eta zerbitzu publikoak zein hiri-ingurunea etengabe hobetzea duela ardatz. “Gure konpromisoa argia da: auzotarrak zer kezkatzen dituen identifikatu eta erantzun baliagarriak, eraginkorrak eta denboran iraunkorrak ematea”, adierazi dute.

Halaber, EAJ-PNVtik azpimarratu dute halako jarduketak ongizatea, irisgarritasuna eta kohesioa lehenesten dituen udalerri-ikuspegi baten barruan kokatzen direla, pertsona guztientzat seguruagoak eta atseginagoak diren espazio publikoak sustatuz.

“Basaurik urratsak ematen jarraitu behar du eguneroko bizitza hobetuko duten politika zehatzetan, hurbiltasunetik eta entzute aktibotik. Hori da defendatzen dugun bidea, eta horretan jarraituko dugu lanean”, ondorioztatu dute.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!