Prentsa Aretoa

Berriak

2026/05/11

Berangoko EAJ-PNVk Itziar Aguinagalde Avedillo izendatu du alkategai

Joan den ostegunean, maiatzaren 7an, egindako Uri Batzarrak berritu egin zuen egungo alkatearengan duen konfiantza, hurbiltasunean, egonkortasunean eta kudeaketa onean oinarritutako proiektuarekin jarrai dezan

Ezagutzera eman
Berangoko EAJ-PNVk Itziar Aguinagalde Avedillo izendatu du alkategai

ARGAZKIA JAITSI

Berangoko EAJ-PNVren Uri Batzarrak Itziar Aguinagalde Avedillo aukeratu du berriro alkategai, joan den ostegunean, maiatzaren 7an, egindako batzarrean. Hala, herritarrekiko konpromisoa, kudeaketa arduratsua eta udalerriaren garapena ardatz dituen proiektu politiko baten aldeko babesa berresten dutela adierazi dute jeltzaleek.

Berangoko egungo alkatea den Aguinagaldek “ilusioz, arduraz eta herriaren alde lanean jarraitzeko gogo handiz” ekingo dio etapa berri honi. Hautagai jeltzaleak eskerrak eman dizkie bere babesa eskaini dioten alderdikide guztiei, eta azpimarratu du “berangoztarren bizi kalitatea hobetzea helburu duen herri eredu hurbil eta kohesionatu baten alde” lanean jarraituko duela.

Deustuko Unibertsitatean Pedagogia Terapeutikoan lizentziatua eta Logopedia zein Psikomotrizitate arloko graduondoko ikasketak egina, 2019ra arte enpresa pribatuan garatu zuen bere ibilbide profesionala. 1999tik Sabindarrakeko afiliatua eta gaztaroan EGIkide izandakoa, 2015etik da Berangoko Udaleko zinegotzi; Gazteria, Ekonomia Sustapena eta Enplegua edo Ogasuna bezalako arloetan aritu da, legealdi honetan Alkatetzara iritsi aurretik.

Udalerriarekin lotura pertsonal eta emozional handia duela nabarmendu du Aguinagaldek, Berango “betidanik” ezagutzen duela azpimarratuz. “2010etik hemen bizi banaiz ere, hau beti izan da nire aitite-amamen etxea eta nire bizitzako leku garrantzitsuena. Berango nire izaeraren parte da”, adierazi du.

Hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez, "politika erabilgarri, hurbil eta entzutean oinarritutakoaren" alde egiten jarraituko du, Berangoko zerbitzu publikoak, bizikidetza eta familien ongizatea lehentasuntzat hartuta.

“Norbere herriko alkategai izatea harrotasun handia da, baina baita erantzukizun handia ere. Orain arte bezala, gertutasun, apaltasun eta lanerako gogo berarekin ekingo diot erronka honi”, adierazi du Aguinagaldek.

 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!