Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/12
Nahikari Pérez Visok aurrerapausoa eman du Muskizen EAJ-PNVren proiektua gidatzeko
Jeltzaleen hautagaiak herritarren ongizatea ardatz izango duen proiektu kolektibo eta hurbila defendatu du, “entzun eta erantzuten duen Udal irekia” eraikitzeko helburuarekin.
Muskizko EAJ-PNVk Nahikari Pérez Viso aukeratu du 2027ko udal hauteskundeei begira udalerrian jeltzaleen proiektua gidatzeko hautagai gisa. Esparru sozial eta komunitarioari lotutako ibilbide profesional zabala duen Pérez Visok erronka berri hau bere gain hartzen du, gertukoa, parte-hartzailea eta pertsonengan oinarritua izango den proiektu bat bultzatzeko konpromisoarekin.
Animazio Soziokulturalean Goi Mailako Teknikaria (TASOC) da Nahikari Pérez Viso, eta Pertsonan Oinarritutako Arreta Integraleko Masterra ere badu, ongizate emozional eta sentsorialera bideratutako prestakuntza espezifikoarekin batera. Azken 24 urteotan Adinekoen Udal Zentroan egin du lan, 60 urtetik gorako pertsonen gizarte-bizitza dinamizatzen aktiboki jardunez.
Bere ibilbide profesionalean zehar aisialdiarekin, parte-hartzearekin eta komunitate-kohesioarekin lotutako ekimenak sustatu ditu, zahartze aktiboa eta gizarteratzea bultzatuz. Eguneroko esperientziari esker, herritarren benetako beharrak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu, bereziki arlo sozialean, Muskizen errealitatearekiko ikuspegi hurbila, gizatiarra eta konprometitua eskuratuz.
Pérez Visok pertsonak erdigunean jarriko dituen Udal irekiago eta irisgarriago baten aldeko apustua azpimarratu du, inor atzean utzi gabe etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izango dena. “Hurbileko Udala nahi dut, entzun eta erantzuten duena. Aukeren, ongizatearen eta gaur Muskizen bizi direnen nahiz bihar etorriko direnen etorkizunaren alde egingo duen herria”.
Hautgai jeltzaleak, halaber, lankidetza, gertutasuna eta auzolanarekiko konpromisoa bezalako balioak berreskuratzeko beharra defendatu du, ziurgabetasun sozial eta ekonomikoak markatutako testuinguru honetan. “Egungo egoerak etsipena sor dezake, baina uste dut garai askoz zailagoetan gure herria aurrera atera zutenen balioak berreskuratu behar ditugula. Lan hori apaltasunez eta konpromisoz jarraitu nahi dut. Katea ez da eten”.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
BBB
2026/05/09
GUEÑES
2026/05/08
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












