Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/20
Markina-Xemeingo Hirigune Historikoaren lanak amaitzear direla, EAJ-PNVk aurreko agintaldiko lana aldarrikatu du, 2,7 milioiko inbertsioa ahalbidetu duena
2023an bultzatua, jeltzaleek nabarmendu dute obrak amaitzearekin batera egiaztatuko dela EAJ-PNVren aurreko udal-gobernuaren lanetik sortutako proiektu honen eragin positiboa.
Markina-Xemeingo EAJ-PNVk aurreko agintaldian udalerriko Hirigune Historikoa berreskuratzeko eta dinamizatzeko lortutako inbertsioaren garrantzia azpimarratu du.
"Markina-Xemeingo Hirigune Historikoko Monumentu Multzoari balioa emateko eta dinamizatzeko“ proiektua aurreko legealdian aurkeztu zuen Udalak, EAJ-PNVren agintaldian. Dirulaguntza, Espainiako Gobernuak bultzatutako eta Europako funtsekin finantzatutako ondare historikoa dinamizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko programaren barruan kokatzen da. Deialdi hartan 92 proiektu hautatu ziren Estatu osoan, horien artean Markina-Xemeingoa. Euskal Autonomia Erkidego osoan bi proiektu bakarrik onartu ziren: bat Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztua eta bestea Markina-Xemeingo Udalarena.
Uri erakundetik proiektu honek udalerriarentzat duen garrantzia azpimarratu dute: "Albiste bikaina izan zen gure herriarentzat, aurreko udal gobernuak egindako lanaren emaitza da. Halako deialdi lehiakor batean horrelako laguntza bat lortzea harro egoteko arrazoia izan da, eta erakusten du EAJ-PNVk proiektu sendoak eta anbizio handikoak dituela herriarentzat".
EAJ-PNVk adierazi du jarduera honi esker udalerriko ondare historikoari balioa emango zaiola, hirigune historikoaren ingurua hobetuko dela eta dinamizazio kultural, sozial eta turistikoa indartuko dela.
Obrak amaitzear daudela, jeltzaleek gogoratu dute agerian geratuko dela EAJ-PNVren aurreko udal gobernuaren lan eta plangintzatik jaiotako ekimen honen inpaktu positiboa. Helburua beti Markina-Xemein hobetzeko aukera guztiak aprobetxatzea eta inbertsio onuragarriak erakartzea izan dela adierazi dute. Gainera, herritarrak Hirigune Historikoko dendetan erostera animatu dituzte, hilabeteetako obren eragozpenak jasan baitituzte.
Nabarmenak...
LEMOIZ
2026/05/20
Bizkaia
2026/05/18
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












