Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/22
BBBk kezkagarritzat jo du Durangoko EH Bilduk udalerriko zinegotzi baten aurkako mehatxuak gaitzesteko adierazpen instituzionalari uko egitea
Durangoko EH Bilduk gaitzespen testua onartu ez izana koalizioaren hitzen eta ekintzen arteko urruntasunaren erakusgarri da.
Bizkai Buru Batzarra kezkatuta agertu da Durangoko EH Bilduk PPko zinegotzi batek sare sozialen bidez jasandako mehatxuak gaitzesteko ekimena babestu nahi ez duelako. Bere ustez, jarrera horrek erakusten du EH Bilduren diskurtsoa bere ekintza politikotik urrun dagoela, izan ere, behin eta berriz antzematen da bere hitzen eta ekintzen arteko arrakala.
Durangoko Udalak gaur eguerdian onartu du Carlos Garcia zinegotziak jasotako heriotza-mehatxuak gaitzesteko adierazpena, "ETAk egindako hilketak txalotzen dituzten eta terroristaren biktimei erreferentzia egiten dieten sare sozialen bidez zabaldutako mezuengatik".
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak bere babesa eman dio alderdi popularreko zinegotziari gaur eguerdian, bere sare sozialen bidez, eta honako hau adierazi du: "Onartezina da gaur egun demokratikoki aukeratutako ordezkariak beldurtuarazten jarraitzea”. Ansolak "errespetu eta ulermen garaia” zabaltzeko beharra azpimarratu du.
Hain zuzen ere, Durangoko Udalak, "bizikidetza demokratikoarekin, bakearekin eta pertsona guztien eskubideen errespetuarekin eta terrorismoaren biktimen memoriarekin" duen konpromisoa berretsi du bere adierazpenean; Durangoko EH Bilduk muzin egin dion adierazpenean.
Nabarmenak...
BARRIKA
2026/05/22
ABADIÑO
2026/05/21
MUNGIA
2026/05/21
LEMOIZ
2026/05/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/08/13
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












