Prentsa Aretoa
Berriak
2026/06/09
Gautegiz Arteagako EAJ-PNVk Patrik Saitua Betanzosen duen konfiantza berritu du 2027ko udal hauteskundeetan proiektu jeltzalea gidatzeko
Uri Batzarrak egungo Alkatearen hautagaitza babestu du, azken urteotan udalerriaren zerbitzura egindako lanari jarraipena emateko.
Gautegiz Arteagako EAJ-PNVren Uri Batzarrak Patrik Saitua Betanzos aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako Alkategai gisa. Horrela, legegintzaldi honetan Udalaren buru izan den bitartean egindako lanarekiko konfiantza berritu du.
Patrik Saitua Betanzosek 39 urte ditu, irakaslea da eta udalerrian oso ezaguna da herriko bizitzan izan duen inplikazioagatik. Betidanik kirolari lotuta, hainbat aitortza eta lorpen eskuratu ditu duatloian, triatloian eta herri kiroletako zenbait modalitatetan. Ibilbide horrek ahalegina, iraunkortasuna eta eguneroko lana bezalako balioak islatzen ditu.
Udal politikarekiko duen lotura 2019an hasi zen, EAJ-PNVren zinegotzi gisa. Lau urte geroago, Gautegiz Arteagako Alkatetza bere gain hartu zuen, eta ardura hori hurbiltasunez, herritarrekiko etengabeko harremanaren bidez eta udalerriaren beharrei arreta eskainiz bete du.
Jeltzaleek haren entzuteko prestasuna, lanerako gaitasuna eta bai herriarekin bai EAJ-PNVren proiektuarekin erakutsi duen konpromisoa nabarmendu dituzte. “Patrikek ondo ezagutzen du Gautegiz Arteagako errealitatea, udalerriaren egunerokoa bertatik bertara bizi du, eta politika beti ulertu izan du herritarren kezkei erantzuteko tresna gisa”, adierazi dute.
Era berean, Gautegiz Arteagako EAJ-PNVk azken urteotan egindako lana balioan jarri du, eta uste du metatutako esperientziak eta udalerriaren ezagutza zuzenak oinarri sendoa osatzen dutela datozen urteetako erronkei aurre egiteko.
Bestalde, hautagaiak jasotako babesa eskertu du eta udalerriarekiko duen konpromisoa berretsi du: “Gautegiz Arteaga bezalako herri batean, politika pertsonen begietara begiratuta egiten da. Nire konpromisoa Udalean sartu nintzeneko bera da oraindik ere: prest egotea, entzutea eta egunero lan egitea gure herritarren beharrei erantzuteko”.
Nabarmenak...
BILBO
2026/06/08
URDULIZ
2026/06/08
BERRIA
2026/06/06
LEMOIZ
2026/06/04
PORTUGALETE
2026/06/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












