Prentsa Aretoa
Berriak
2026/08/21
Zornotzako EAJ-PNVk Auzotaxiren zabalkuntza balioetsi du, Gobernu taldeak auzoekin eta mugikortasunaren hobekuntzarekin duen konpromisoaren erakusgarri
Alderdi jeltzaleak oso positibotzat jo du Gobernu taldeak bultzatutako jarduera, “gertuko kudeaketa baten adibide gisa, herritarren beharrak entzuten dituena eta konponbideak eskaintzen dituena”.
Zornotzako EAJ-PNVk oso positibotzat jo du Auzotaxi zerbitzuaren baldintza berriak indarrean sartzea. Aurrerantzean, zerbitzua eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egongo da martxan. Jeltzaleen ustez, hobekuntza horrek ordutegia zabaltzea baino gehiago esan nahi du; Gobernu taldeak auzoekin, mugikortasunarekin eta, batez ere, zornotzarren benetako beharrei erantzuteko duen konpromisoaren erakusgarri da.
“Udalak herritarrak entzuten dituenean, haien beharrak antzematen dituenean eta erantzuna emateko lan egiten duenean, pertsonen eguneroko bizitzan eragin zuzena duten hobekuntzak lortzen dira. Horixe da Auzotaxiaren zabalkuntzak adierazten duena”, adierazi dute EAJ-PNVtik.
Talde jeltzaleak nabarmendu duenez, hobekuntza horrek zerbitzuaren erabiltzaileek eta ZUOK programaren bidez zornotzar gazteek helarazitako eskaerei erantzuten die. Horrela, Auzotaxia herritarren mugikortasun-behar berrietara egokitzen da, eta auzoen eta hirigunearen arteko lotura bermatzeko tresna gisa duen eginkizuna indartzen du.
EAJ-PNVtik azpimarratu dutenez, zerbitzua zabaltzeak auzo bizi eta konektatuen aldeko apustua ere badakar, eta, horrenbestez, herrigunetik kanpo bizitzea ez da oztopo izango Amorebieta-Etxanok eskaintzen dituen zerbitzu, jarduera eta aukeretara iristeko. Jarduera horrek, gainera, Gobernu Talde jeltzaleak udalerriko mugikortasuna hobetzen jarraitzeko hartutako konpromisoari erantzuten dio, bai auzoen eta hirigunearen arteko lotura indartuz, bai hirigunearen barruko joan-etorriak erraztuz.
“Hauxe da defendatzen dugun kudeaketa-eredua: kalean dagoen Udala, herritarrak entzuten dituena, auzokideen beharrak ezagutzen dituena eta eskaera horiek hobekuntza zehatz bihurtzeko gai dena”, gaineratu dute.
Alderdi jeltzalearentzat, jarduera horrek Gobernu Talde jeltzalearen ahalegina eta kudeaketarako gaitasuna erakusten ditu, zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko, gizartearen errealitate aldakorrera egokitzeko eta udal baliabideak pertsonen zerbitzura jartzeko. “Lanean jarraituko dugu Amorebieta-Etxano gero eta udalerri irisgarriagoa, konektatuagoa eta kohesionatuagoa izan dadin, bai hirigunean, bai auzoetan”, ondorioztatu dute.
Nabarmenak...
PLENTZIA
2026/08/17
TRAPAGARAN
2026/08/13
ABANTO-ZIERBENA
2026/08/11
BAKIO
2026/08/10
MURUETA
2026/08/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/03/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












