Prentsa Aretoa
Berriak
2026/09/04
Iñigo Ansola: “Irurak Bat eraikina eraisteari buruzko auzia largetsi izanak amaiera eman dio pertsonei eta familiei min bidegabea eragin dien ikerketari”
Bizkaiko EAJko presidenteak azpimarratu du bere alderdiak Justizia errespetatzen duela, eta erantzukizuna erreklamatu die orain hilabete luzeetan egiaztatu gabeko salaketak egin zituztenei.
Bizkaiko EAJko presidente Iñigo Ansolak balorazio positiboa eman dio Getxoko Irurak Bat eraikinarekin zerikusia zuen prozedura judizialaren largespenari. Ansolaren esanetan erabaki honek “amaiera ematen dio prozesu honek eragin dituen pertsonek bizi izan duten etapa mingarri eta bidegabeari”.
Epaiak argi utzi du ez dela "babestutako eraikin berezia", Getxoko Udalak hasieratik defendatu duen bezala. “EAJtik betidanik erabateko errespetua gorde izan dugu Justiziarekiko eta auzitegien lanarekiko. Betidanik defendatu dugu inplikatutako pertsona guztien errugabetasun-presuntzioa eta konfiantza izan dugu, prozedura judizialak gertakariak argituko zituela ulertuta”, esan du Ansolak.
Largespen hau “albiste ona da, bereziki azken hilabeteotan ikerketa judizialaren ondorio pertsonal, politiko eta mediatikoak jasan behar izan dituzten pertsonentzat”
Ansolak balioetsi nahi izan du, halaber, eragindako pertsonek erakutsi duten jarrera “erantzukizunez jardun dutelako eta erantzukizun politikoak beren gain hartu dituztelako egoerak eskatu duenean, azkenean prozedura judizialak erantzukizun penalik ezarri ez duen arren”
Bizkaiko EAJko buruak ulertzen du auzia itxi izanak ondorio modura ekarri beharko lukeela prozedura judizialen erabilpen politikoari buruzko hausnarketa bat egitea.
Iñigo Ansolak ildo beretik ulertzen du ordezkari politikoen aldetik erabat desegokia izan dela PPk eta EH Bilduk izan duten jarrera: “hiru pertsona bidegabe kondenatu eta harrikatu dituzte Euzko Alderdi Jeltzaleari kaltea eragiteko asmo bakarrarekin”.
“Aldi honetan guztian oso salaketa larriak entzun ditugu eta epaiketa politikoak egin dira ondoren epaitegietan egiaztatu ahal izan denetik harago. Orain, behin Justiziak esan beharrekoa esan duela, espero dut salaketa horiek egin zituztenek ere beren aldetik erantzukizunez eta zintzotasunez aritzea eta beren jarrera berrikustea”.
“Politikan desadostasuna ager dezakegu, erantzukizunak exiji ditzakegu eta gure aurkari politikoen erabakiak kritika ditzakegu. Ez genukeena egin behar da ikerketa judizial bat aldez aurretik ezarritako kondena bihurtzea”.
Aurrekoa atzean utzita, aurrera egiteko momentua da, normaltasuna berreskuratuz eta ahalegin guztiak Getxo eta Bizkaiaren mesedetan lan egiteko jarriz”.
“Gaurko zeregina da egin den kaltea aitortzea, Justiziaren erabakia errespetatzea eta aurrera begiratzea. EAJtik lanean jarraituko dugu gure betiko erantzukizunarekin, gardentasunarekin eta konpromisoarekin”, amaitu du.
Nabarmenak...
MARKINA-XEMEIN
2026/09/03
BERRIA
2026/08/31
AMOREBIETA-ETXANO
2026/08/21
PLENTZIA
2026/08/17
TRAPAGARAN
2026/08/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/03/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













