Prentsa Aretoa
Berriak
2026/09/11
Urdulizko EAJ-PNVk indarkeria mota oro gaitzetsi du eta jaiak errespetuz eta elkarbizitza giroan bizitzeko deia egin du
Alderdi jeltzaleak babesa eta esker ona adierazi dizkie Ertzaintzari eta egunotan segurtasuna eta jaien garapen egokia bermatzeko lanean ari diren langileei, eta datozen jai-egunez errespetuz, elkarbizitzan eta erantzukizunez gozatzeko deia egin du.
Urdulizko EAJ-PNVk irmoki gaitzetsi nahi ditu joan den asteburuan, herriko jaiekin batera, izandako indarkeria-gertakariak. Gertakari horien ondorioz, hainbat esku-hartze egin behar izan ziren segurtasuna zaintzeko eta ospakizunak normaltasunez garatu ahal izatea bermatzeko.
Gertakari horien artean daude Metroko geltokiaren inguruan izandakoak. Han, Ertzaintzaren esku-hartzea beharrezkoa izan zen, eta bai ertzainek bai Metro Bilbaoko langileek guztiz onartezinak diren jokabide bortitzei aurre egin behar izan zieten.
Urdulizko EAJ-PNVk berariaz helarazi nahi dizkie bere babesa, aitortza eta esker ona Ertzaintzari eta ertzainei, baita Metro Bilbaoko langileei eta egunotan herritarrek zein bisitariek jaiez segurtasunez eta normaltasunez gozatu ahal izateko lanean ari diren profesional guztiei ere.
“Segurtasuna bermatzeko, zerbitzu publiko bat eskaintzeko edo gure jaiak behar bezala garatu ahal izateko lanean ari direnek gure errespetu osoa merezi dute. Ezein ospakizun ezin da aitzakia izan indarkeriarako, erasoetarako edo beste pertsona batzuk arriskuan jartzen dituzten jokabideetarako”.
Alderdi jeltzaleak gaitzespen hori jai-giroan gerta daitekeen edozein indarkeria-adierazpenetara zabaltzen du, eta, nola ez, baita indarkeria matxistara ere. Emakumeen aurkako edozein erasoren aurrean, Urdulizko EAJ-PNVren jarrera argia eta zalantzarik gabea da: erabateko gaitzespena eta zero tolerantzia. Jaiak espazio seguruak izan behar dira, pertsona guztiek askatasunez eta errespetuz parte hartu eta gozatu ahal izateko.
Urdulizko EAJ-PNVk azpimarratu du, halaber, gutxiengo batek izandako indarkeriazko jokabideek ez dutela Urduliz ordezkatzen, eta ezin dituztela lausotu udalerri osoarenak diren jaiak. Elkarbizitza nahasten dutenen aurrean, herritarren gehiengo zabalak egun hauek alaitasunez, errespetuz eta erantzukizunez partekatu nahi ditu.
Horregatik, datorren jai-asteburuari begira, alderdi jeltzaleak ospakizunez gozatzeko eta guztion artean elkarbizitza-giroari eusteko deia egin du.
“Jai baketsuak nahi ditugu, alaitasunez, errespetuz eta harmoniaz bizitzekoak, Urduliz den eta izaten jarraitu nahi duen herriaren isla. Gozatzea eta ondo pasatzea guztiz bateragarria da gainerakoak errespetatzearekin, gure herria zaintzearekin eta gure segurtasuna bermatzen dutenen lana erraztearekin. Indarkeriak ez du lekurik gure kaleetan, ezta gure jaietan ere”.
Urdulizko EAJ-PNVk, horrenbestez, elkarbizitzarekin, segurtasunarekin eta errespetuarekin duen konpromisoa berretsi du, eta datozen egunek jaiez bete-betean gozatzeko aukera emango dutela espero du; jaiok, batez ere, udalerri osoarentzako elkargune izan behar dute.
Jaiak guztionak direlako, horiek zaintzea eta espazio seguru, errespetuzko eta ireki bihurtzea ere guztion erantzukizuna da.
Nabarmenak...
BERANGO
2026/09/14
KARRANTZA
2026/09/10
GETXO
2026/09/04
MARKINA-XEMEIN
2026/09/03
BERRIA
2026/08/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
EBB
2025/03/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













