Alderdi Eguna 2026

Prentsa Aretoa

Berriak

2026/09/17

Portugaleteko EAJ-PNVk irailaren 22rako iragarri du segurtasun mahaiaren deialdia

Udal taldeak gogorarazi du parte-hartzerako gune hori 2025eko maiatzean onartu zela aho batez, EAJ-PNV beraren proposamenez, eta herriko segurtasunaren eta bizikidetzaren inguruko koordinazioa eta entzutea indartzeko baliagarria izatea espero du.

Ezagutzera eman
Portugaleteko EAJ-PNVk irailaren 22rako iragarri du segurtasun mahaiaren deialdia

ARGAZKIA JAITSI

Portugaleteko Segurtasun Mahaia irailaren 22an bilduko da. Herritarren segurtasunari buruz hitz egiteko, kezkak partekatzeko eta elkarlanerako bideak lantzeko gunea izango da, eta bertan parte hartuko dute herriko elkarteek, erakundeetako ordezkariek, polizia-kidegoek eta udal talde politikoek.

Foro hori sortzeko proposamena EAJ-PNVk aurkeztu zuen 2025eko maiatzeko Udalbatzan eta talde politiko guztien babesa jaso zuen.

Portugaleteko Udalean EAJ-PNVren bozeramailea den Gorka Kerejazuk gogorarazi du udal taldeak ordutik jarraipen estua egin diola ekimena martxan jartzeari, bai informazio-batzordeetan eta Udalbatzan, bai Gobernu taldearekin izandako bileretan.

“Horrelako gune baten beharra ikusi genuen, eta horregatik aurkeztu genuen proposamena 2025eko maiatzean. Ordutik, behin eta berriz eskatu dugu martxan jartzea, Portugaleten ditugun bizikidetza eta segurtasun-erronkei elkarlanean erantzun ahal izateko”, adierazi du Kerejazuk.

Segurtasun Mahaia Lehendakaritzako ezohiko batzorde baten bidez eratuko da eta herriko elkarte eta gizarte-eragileetako ordezkariez gain, Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta udal talde politikoek ere parte hartuko dute.

EAJ-PNVren iritziz, Mahaiak informazioa partekatzeko eta elkar entzuteko gune egonkorra izan behar du. Helburua da auzo, merkataritza eta ostalaritza-elkarteek euren kezkak eta proposamenak zuzenean helarazi ahal izatea, eta polizia zein erakunde-arduradunekin modu koordinatuan lan egitea.

“Segurtasuna bizikidetzaren oinarrietako bat da guretzat. Elkarrizketa, prebentzioa eta erakundeen, polizia-kidegoen eta herritarren arteko elkarlana ezinbestekoak dira segurtasun-eredu hurbilago, koordinatuago eta gure auzoen beharretara hobeto egokitutako baterantz egiteko”, azaldu du Kerejazuk.

Bozeramaile jeltzalearen arabera, deialdia “aurrerapauso positiboa” da proposamena onartu zenetik igarotako denboraren ondoren.

“Orain garrantzitsuena da Mahaia benetan baliagarria izatea, jarraipena edukitzea eta herritarren kezkak eta proposamenak hobekuntza zehatz bihurtzeko balio izatea. Portugaletek erantzun koordinatuak eta segurtasuna zein bizikidetza hobetzeko lanerako gune eraginkorrak behar ditu”, amaitu du Kerejazuk.

 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!