Prentsa Aretoa
Berriak
2026/09/24
Itziar Carrocera Fernández izango da EAJ-PNVren Santurtziko hautagaitzaren burua
Egungo alkateak gidatuko du proiektu jeltzalea, esperientzia, udalerriaren ezagutza eta gertutasuna ardatz nagusi hartuta, santurtziarren zerbitzuak, segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin.
Santurtziko EAJ-PNVren Udal Batzarrak Itziar Carrocera Fernández aukeratu du datozen udal hauteskundeetan hautagaitza jeltzalearen buru izateko. Horrela, alderdi jeltzaleak Udalean ibilbide zabala duen eta udalerria zein bertako errealitate soziala sakon ezagutzen dituen pertsona baten esku utzi du bere proiektua.
Carrocerak 49 urte ditu, Irakasle Ikasketetan diplomatua da eta 2019tik Udalbatzako kide da. 2019tik 2023ra Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloen ardura izan zuen eta, ondoren, Kultura, Kirolak eta Euskara arloetako ardurak hartu zituen bere gain. 2026ko martxoaren 5etik Santurtziko alkatea da.
Urte hauetan guztietan udalerriaren egunerokoarekin lotura estua duten arloetan izan ditu ardurak, eta ibilbide horretan kudeaketarako gaitasuna eta zerbitzu publikorako bokazioa garatu ditu. Santurtziren ezagutza eta herritarrekiko gertutasuna entzuteko, taldeak gidatzeko eta akordioak lortzeko duen gaitasunarekin uztartzen dira.
Carrocerak erantzukizunez, ilusioz eta konpromisoz ekingo dio etapa berri honi, gertutasunetik lanean jarraitzeko borondatearekin, auzoetako beharrei erantzunez eta udalerriak aurrean dituen erronkei helduz. “Santurtzi garbi eta segurua, guztiok bizi nahi dugun herria, eraikitzearen alde egiten jarraituko dugu”, adierazi du.
Itziar Carrocera Fernández hautagaitzaren buru dela, alderdi jeltzaleak datozen urteei begira Santurtziren eta bertako auzoen beharrei erantzuten jarraitzeko borondatea berresten du, entzutea, erantzukizuna eta udalerriarekiko konpromisoa oinarri hartuta.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/09/24
ZALLA
2026/09/23
LANESTOSA
2026/09/22
ORTUELLA
2026/09/21
LEZAMA
2026/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













