Prentsa Aretoa
Berriak
2026/10/01
Santurtziko EAJ-PNVk Itziar Carrocera alkatearen aurkako mehatxuak salatu ditu Ertzaintzaren aurrean
Santurtziko EAJ-PNVk publikoki gaitzetsi ditu azken egunotan Itziar Carrocera Santurtziko alkatea jasaten ari den etengabeko irainak, hertsapenak eta mehatxuak. Alderdiak "babesa, laguntasuna eta elkartasuna" adierazi dizkio, "ordezkari publiko bakar batek ere jasan beharko ez lukeen jazarpena jasaten ari delako". Sare sozialen bidez egindako ekintza horietako batean, haren irudia ageri da, diana batez inguratuta.
Santurtziko EAJ-PNVren ustez, egoera larria da. "Jokabide horiek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean, ezta gure gizartearentzat nahi dugun bizikidetzan ere" salatu dute. Gaineratu dutenez, beldurrarazte horren aurrean, "batasunez, lasaitasunez eta erabakitasunez erantzungo dugu".
Hori guztia dela eta, gertaera horiek Ertzaintzan salatu ditu Santurtziko EAJ-PNV-k, iker ditzaten eta dagozkien erantzukizunak zehaztu ditzaten.
Nabarmenak...
ABADIÑO
2026/09/30
GERNIKA-LUMO
2026/09/29
PORTUGALETE
2026/09/28
GORDEXOLA
2026/09/25
ORTUELLA
2026/09/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













