Prentsa Aretoa
Berriak
2004/11/09
URKULLU: "NORMALIZAZIORAKO FUNTSEZKOA LITZATEKE INDAR POLITIKO GUZTIEK INSTITUZIOETAN PARTE HARTZEA"
Iñigo Urkullu EAJren BBBko lehendakariak Euskadi Irratian eskaini duen elkarrizketan aditzera eman duenez "Euskadiren Normalizaziorako funtsezkoa litzateke indar politiko guztiek instituzioetan parte hartzea. Dena den, lehenengo urratsa ETAk eta Batasunak eman beharko lukete, lehenak su-etena iragarriz eta bigarrenak politikaren aldeko apustua eginez eta giza eskubideekiko begirunea erakutsiz”.
Urkulluk horrelako adierazpenak egin zituen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak atzo Batasunak instituzioetan parte hartzearen gainean esandakoa entzun ondoren. "Hauxe dugu euskal gizartearen gehiengoak duen desiorik handienetakoa eta horrekin batera ETAren su-etena, eta denok bakearen alde egin dezagun, xantaiak eta mehatxuak desagertuz " gainezarri du.
Ezker Abertzaleak igandean Donostian aurkeztu behar duen proposamenaren gainean, Urkulluk esan egin du "nahiko nuke Batasunak, modu batean edo bestean, ETAren aurrean jarrera irmoa azalduko balu. ETAri denbora bukatu zaio eta Batasunak kontuan hartu behar du bere nortasuna landu ezean, berari ere bere denbora bukatuko zaiola".
Iñigo Urkulluk, modu berean, Estatutu Berrirako Proposamenaren gaineko adierazpenak egin ditu esanez" Ibarretxe Egitasmoa legegintzaldi honetan onartua izango ez balitz ere, EAJ eta EA alderdiok orain dela hiru urte euskal gizartearekin hartu genuen konpromisoa berretsiko genuke; eta orduan ikusiko genuke hauteskundeen ostean orain Legebiltzarrean ez dagoen gehiengoa egongo zen ala ez. Ikusiko dugu zein den Madrilgo Gobernuak duen kontra egiteko ahalmena eta legezkotasuna, gehiengo batek hauteskundeetan proposamenak dioenaren alde egiten badu.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












